ANDATZA

2017ko Martxoak 19, igandea

GIPUZKOAKO II. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2016-2017 (GOL). 4. PROBA ANDATZA

IZEN EMATEA ITXITA (BETETA)

Gehienezko izen emateko kopurua gaindituta, Andatzako proban izen emateko epea itxita dago jada. Aurrerantzean, EHU-ko txapelketan parte hartu behar duten ikasleak eman dezakete izena soilik. info@gotorientazioa.org helbidera mail bat idatzita

GOL-eko 4. proba Usurbilgo Txokoalde auzoan antolatuko da. GOL-eko proba izateaz gain Euskal Herriko Unibertsitateko txapelketa izango delarik.
Auzoan bertan egokituko da aparkalekua. Harrera gunea, pilotalekuan izango da eta irteera 600 m ingura kokatzen den Guardetxe inguruan izango da.

Proba honetan, antolaketak 2 puntu nabarmendu nahi ditu.

  • Dagoen aparkaleku kopurua kontutan izanda, gehienez ere 150 parte hartzaile onartuko dira. (EHU-ko txapelketako parte hartzaileez gain). Parte hartzaile kopuru hori betetakoan izen emateko aukera itxi egingo da. (Izen ematea martxoak 7 asteartea 23:59 tan irekiko da).
  • Bai aparkaleku nagusia kokatzen den Txokoaldeko auzoan, eta baita orientazio proba antolatuko den eremuan ere trenbidea zeharkatu beharko da. (Ibilbide horiak ez). Aparkalekuan, trenbidea zeharkatzeko, kontuz ibiltzea eskatzen du antolaketak, ohiko arauak jarraituz. Eta orientazio proban ere, trenbidea zeharkatzea debekatuta egongo da, horretarako egokituriko pasabidea izan ezik. Pasabide horretan antolaketako bat izango da, eta beraz bere oneritziarekin soilik pasa ahal izango da. Parte hartzen ari zaretenean, trena pasako balitz, dagokion denbora itxaron beharko da. Arau hau ez betetzeak, kanporatua izatea suposatuko du.

trena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude