OIANLEKU

2017ko Maiatzak 7, igandea

GIPUZKOAKO II. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2016-2017 (GOL) – 5. proba OIANLEKU

GOL-eko 5. proba Oiartzungo Oianleku inguruan izango da, Bianditz mendiko bidean. Lehen aldiz, GOL-eko proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan, 2 parte hartzaile mota izango dira.

  • GOL-eko parte hartzaileak. Hauek izen ematea ohiko moduan egingo dute GOT-eko web-orriaren bidez. Eta gehienez ere 150 parte hartzaile izango dira. (Izen ematea apirilak 24 10.00 tan zabalduko da)
  • Eskola Kiroleko parte hartzaileak. Hauek, eskolako koordinatzailearen bidez izena emango dute, horretarako egokitutako izen emate formularioaren bidez. Eskola Kiroleko parte hartzaileek AUTOBUSEZ igo beharko dute Oianlekura. Horretarako autobus geltokia Oiartzungo Altzibar auzoan egokituko da. (Gehienez ere 165 parte hartzaile izango dira.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude