ULIA

2017ko Ekainak 4, igandea

GIPUZKOAKO II. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2016-2017 (GOL) – 6. proba ULIA

AZKEN BERRIAK

-Kontuz! Probaren irteera ez da Uliako ohiko aparkalekuan izango, San Luis La Salle eskolako aparkalekuan baizik. Bertara joateko bidea beste bat da eta aurrez begiratu. (IKUS KOKAPENA)

-Ibilbideen ezaugarriak hurrengoak dira. Hori-familiarra: 12 baliza eta 2,8 km / Laranja: 12 baliza eta 3,2 km eta Gorria: 14 baliza eta 5,8 km

-Mapa oso orokorra da (baso guztiak berdez jarri dira) ez du inolaz ere IOF arauak jarraitzen dituen sinbologiarik

-Proba Natura 2000 sare barruan antolatzen da, beraz inguruarekiko harreta erabatekoa eskatzen da.

-Baliza GUZTIAK toki seguruetan kokatuta daude eta bide ohikoetatik hurbil, ez da inolako arriskurik hartu behar baliza bilatzeko. Mesedez begiratu ondo mapa.


 

GOL-eko 6. proba Donostiako Ulia mendian antolatuko da. Oraingo honetan ere, GOL-eko proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan izen ematerako orduan 2 parte hartzaile mota ezberdinduko dira

  • Ohiko parte hartzaile mota.16 urtetik gorakoak diren eta familia moduan parte hartzen EZ duten parte hartzaileak.
  • Eskola kirolaren barruan 16 urtetik beherako neska-mutilak bakarka edo familian parte hartzen dutenak. Eta ume hauekin batera familian parte hartzen duten gurasoentzat.