ERLAITZ

Urtarrilak 28 igandea

GIPUZKOAKO III. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2017-2018 (GOL) –  2. PROBA  ERLAITZ

Azkenean, urtarrilak 21ean ezinezkoa izango da proba antolatzea beste ekitaldi bat ere aurreikusita dagoelako egun horretan, eta URTARRILAK 28an antolatuko da Erlaitz-go orientazio proba.

Urtarrilak 7rako izen emanda zeundeten parte hartzaile guztiak printzipioz izen emanda jarraitzen duzue. Norbaitek urtarrilak 28an ezingo balu joan, idatzi info@gotorientazioa.org dirua itzultzeko eskatuz eta bueltatuko zaio, bestela parte hartuko duela ulertuko da. Baja emateko epea urtarrilak 25 osteguna gaueko 22.00 tan amaituko da.

Urtarrilak 15tik 25-ra berriz ere izen emateko aukera zabalduko da (parte hartzaile berrientzat soilik). Izen emate epe berri hau antolaketak aurrez itxi ahal izango du, parte hartzaile kopuru haundia balego.

2017-2018ko III. GOL ligako 2. proba izango da oraingoa. Bertan Aiako Harrietako Irungo Erlaitz inguruko mapa erabiliko da.

Probaren harrera, GI-3454 errepideko 11. P.K.an izango da, atsedenlekuan. Mapa Roberto Pascual “Paskik” egindakoa eta Alberto Tapiz-ek eguneratutakoa da eta 1:10.000 eskala izango du. (Ibilbideren batean eskala aldatuko da agian)

Oraingo honetan mendiko orientazio proba bat izango da, eta aldapak ere esanguratsuak dira. Ohiko moduan, 3 ibilbide izango dira (Gorria, naranja eta horia), norberak bere gaitasunen araberako ibilbidea hautatzea eskatzen da. (Ibilbide bakoitzaren informazioa laister argitaratuko da.)

Bestalde, proba Aiako Harrietako Parke Naturalean izango da, eta honenbestez inguruarekiko errespetua eskatzen da, orientazio kirola egiteko berezko ardura moduan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude