JAIZKIBEL

2018ko Apirilak 22, igandea

GIPUZKOAKO III. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2017-2018 (GOL) –  5. proba JAIZKIBEL


2017-2018ko III. GOL ligako 5. proba Hondarribian ospatuko da.
Alberto Tapiz 
2018. urteko otsaila eta martxoan egindako mapa berrian.

 
GOL proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan izena ematerako orduan 2 parte hartzaile mota ezberdinduko dira.

  • 16 urtetik gorako ohiko parte hartzaileak. (beti ere ume txikiekin familian parte hartzen ez badute)
  • 16 urtetik beherako neska-mutilak bakarka edo familian parte hartzen dutenak. Eta ume hauekin batera familian parte hartzen duten gurasoak.

Izen ematea Martxoak 26 hasiko da eta Apirilak 19 osteguna 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa izango balitz, aurrez ixteko aukera izango du. 
 

Probaren harrera gunea, Guadalupe Santutegian izango da, parkinga eta probako helmuga kokatua dauden lekuan. Guadalupera iristeko Hondarribia eta Lezo lotzen dituen GI-3440 errepidea jarraitu behar da. Kalkulatu 15’ bat minutu behar direla Hondarribitik iristeko.
 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude