MIRAMON

2018ko Maiatzak 13, igandea

GIPUZKOAKO III. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2017-2018 (GOL) –  6. proba MIRAMON


2017-2018ko III. GOL ligako 6. proba Miramongo mapan zehar egingo da.
Mapa, etxeko kartografoa den Alberto Tapizek eguneratu eta handitu du 2018ko martxo eta apirilean zehar.
Pasabide, bide, landare-garbiketa eta animalien birpopulazioa dela eta egin diren aldaketen ondorioz, egin behar izan da eguneraketa hau.

Izen ematea Maiatzak 10 osteguna 22.00 etan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa izango balitz, aurrez ixteko aukera izango du. 

Proba, Donostiako hiri-baso handienean burutuko da. Baso honetan, hobekuntza nabariak burutu dituzte azken urteetan landaredian, bide-sarean eta ubide eta urmaelen saneamenduan. Gainera, bertako hainbat animalia-espezientzako bizitoki berriak sortu dira: igelentzako, karraskari txikientzako, saguzarrentzako, intsektuentzako…
Ezinbestekoa da ingurumenarekiko errespetua, baldin eta gugandik hurbil naturaz gozatu nahi badugu.

Proba erdi-urbanoa izango da, asfalto eremuak. lorategi edo eremu urbanizatuak eta baso eremuak zeharkatuko dituena.
Ibilgailuen zirkulazioa ez da itxiko eta ibilbideak teknologi parkeko errepideak zeharkatu ditzake une batzuetan.
Proba bera seinaleztatua egongo den arren, errepideak zeharkatzeko garaian kontu handiz ibiltzea eskatzen da. Zirkulazio-arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

Betiko ibilbide egingo dira eta partaide bakoitzak erabaki beharko du bere gaitasunetara hobeto egokitzen den ibilbidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude