ZEGAMA

Azaroak 26 igandea

GIPUZKOAKO III. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2017-2018 (GOL). I. PROBA  ZEGAMA

2017-2018ko III.GOL-liga Zegaman abiatuko da. Bertan Zegamako herriko orientazio mapa estreinatuko da, eta probaren aitzakipean, Zegamako herriko orientazio ibilbide iraunkorra ere zabalduko da (kontuz, GOL- probako ibilbideak eta ibilbide iraunkorreko ibilbideak ezberdinak izango dira, eta beraz, berriz ere Zegamara itzultzeko arrazoia izango duzue ibilbide iraunkorra egiteko!)

Probaren harrera, Herriko plazan egingo da Udaletxeko arkupetan. Mapa, Alberto Tapiz kartografoak egin du, IOF arauak jarraikiz eta 1:6.000 eskala izango du, mapa 2017ko urrian egin da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude