CALAHORRA (ERRIOXA) – 2017ko Ipar Ligako 2. proba

CALAHORRA (ERRIOXA) 2017ko IPAR LIGAKO 2. PROBA

Ipar ligako 2. proba Calahorrako Perdigero urtegiaren hegoaldean ospatu da .
Aurreko proban bezala, oraingoan ere GOTetik talde bat joan zen orientazioaz gozatzeko asmoz. Guztira 20 joan ziren. Probaren antolatzailea CRON (Club Riojano de Orientación en la Naturaleza) kluba izan zen.
Proba ofiziala igandean izanda ere larunbatean, entrenamendu moduan, rogaine bat antolatu zuten CRONekoek Perdigero urtegiaren iparraldean. Buztinezko karkaba eta trokartez beteriko zonaldea da (Yasa izenez ezagutzen da bertan) eta ez da erraza orientatzea beraz, ondo etorri zitzaien partehartzaileei entrenamendu hau egitea iganderako prest egoteko. Hala eta guztiz ere, larunbatean entrenatu ez zirenek igandean ere entrenatzeko aukera izan zuten Model Event-aren bitartez.

Yasas de calahorra

Zailtasun askorekin aurkitu ziren parte hartzaileak proba honetan; batetik, “yasa” zonaldea izanik norabidea galtzea erraza zen, bestetik, pinudiak ere bazeuden baina pinudi baxuak eta zaila egiten zen korrika egitea eta hortaz gain, zuloz beterik zegoen landaketa berriez josiaz. Beraz, lasterketa hasi baino lehen garbi zegoen azkarregi joatea ez zela komeni.

Calahorra Liga Norte

Guztira, 400 parte hartzailek parte hartu zuten. Bat edo beste txorkatila bihurrituta bueltatu zen etxera eta beste batzuk, berriz, lasterketa bukatu gabe itzuli ziren. Nahiz eta gehiengoarentzat lasterketa espero baino luzeagoa izan OSO entretenitua eta orientazioaz gozatzeko ezin hobea izan zen eta orokorrean, sentsazio onarekin bukatu zuen gehiengoak

GOTekoek, oraingoan ere ezin dira kexatu lortutako emaitzekin! Gehiengoak primeran egin zuen; Kimetz Galarraga lehena izan zen bere kategorian (M-21ean), Alain Goikoetxea bigarren (Open Horia), Oscar Marañon bigarren (Open Gorria), Unax Galarraga M-18an hirugarren eta Ana Lopez ere 3.en F-45ean. Iker Gisasola hasi berri da orientazio munduan eta bigarren egin zuen M-14,

EMAITZAK          EMAITZAK (WinSplit)

 

Calahorra - Liga Norte
Unax Galarraga
Calahorra - Liga Norte
Ana Lopez

 

 

 

 

 

 

ZORIONAK berari eta beste guztiei ere!

KONTSULTATU BAITA ERE

ESKER TXOSTENA GOL 2016-2017

GOL 2016-2017. Mendi orientazioaz gozatuko zenutelakoan. Hurrengo GOL-ean ikusiko gara.   Igande honetan, Ulia mendiko …