ESKER TXOSTENA GOL 2016-2017

GOL 2016-2017. Mendi orientazioaz gozatuko zenutelakoan. Hurrengo GOL-ean ikusiko gara.
 
Igande honetan, Ulia mendiko magalean elkartu ginen ia 300 orientazio zale. Eguraldia lagun ez bazen ere, Gipuzkoatik eta inguruko lurraldetatik etorritako parte hartzaileek etxetik hurbil dugun parajeaz gozatu ahal izan zuten.
 
Honenbestez, amaitutatzat ematen da Gipuzkoako II. Orientazio Liga (GOL), eta GOT-etik espero dugu zuen gustoko probak izatea. Azken sailkapena laister argitaratuko da, eta “sariak” datorren ligako lehen proban (uda ostean argitaratuko da egutegia) banatuko dira, nahiz eta gogoratu nahi dugun, GOL-en helburua gure kirolaz eta mendiaz gozatzea dela sailkapena bera baino.
 
Bukatzeko, eskerrak eman nahi genizkioke GOT-etik San Luis La Salle ikastetxeari eta Gipuzkoako Mendi Federazioari. Batetik, eguraldi petralari aurre egiteko, paregabeko azpiegiturak eta erraztasun guztiak eman zizkigulako San Luis La Salle ikastetxeak, eta bestetik Gipuzkoako Mendi Federazioari, kirol hau ere Gipuzkoako ume eta familiek ezagutzeko egindako esfortzuarengatik

 
Gipuzkoako Mendizale FederazioaSan Luis La Salle
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

KONTSULTATU BAITA ERE

ZEGAMAko Rogainea

2017ko Uztailak 1, larunbata GIPUZKOAKO III. Rogainea : ZEGAMA   Badator urteko proba…. Zegamako rogainea, …