INFORMAZIOA ANDATZA

GOL-eko 4. proba Usurbilgo Txokoalde auzoan antolatuko da. GOL-eko proba izateaz gain Euskal Herriko Unibertsitateko txapelketa izango delarik.
Auzoan bertan egokituko da aparkalekua. Harrera gunea, pilotalekuan izango da eta irteera 600 m ingura kokatzen den Guardetxe inguruan izango da.

Proba honetan, antolaketak 2 puntu nabarmendu nahi ditu.

  • Dagoen aparkaleku kopurua kontutan izanda, gehienez ere 150 parte hartzaile onartuko dira. (EHU-ko txapelketako parte hartzaileez gain). Parte hartzaile kopuru hori betetakoan izen emateko aukera itxi egingo da. (Izen ematea martxoak 7 asteartea 23:59 tan irekiko da).
  • Bai aparkaleku nagusia kokatzen den Txokoaldeko auzoan, eta baita orientazio proba antolatuko den eremuan ere trenbidea zeharkatu beharko da. (Ibilbide horiak ez). Aparkalekuan, trenbidea zeharkatzeko, kontuz ibiltzea eskatzen du antolaketak, ohiko arauak jarraituz. Eta orientazio proban ere, trenbidea zeharkatzea debekatuta egongo da, horretarako egokituriko pasabidea izan ezik. Pasabide horretan antolaketako bat izango da, eta beraz bere oneritziarekin soilik pasa ahal izango da. Parte hartzen ari zaretenean, trena pasako balitz, dagokion denbora itxaron beharko da. Arau hau ez betetzeak, kanporatua izatea suposatuko du.

trena
Mapa
Mapa Alberto Tapiz kartografoak 2017ko otsailan eginikoa da. IOF arauen baitan egingiko mapa bat da eta maparen eskala 1:7.500 izango da.

Ibilbideak
Ibilbidearen ezaugarriak hurrengoak dira:
Gorria—— 6,6 Km (Aurreratua) 25 baliza
Laranja4,2 Km (Heldu hasi berriak) 21 baliza
Horia—— 3 Km (Familia eta umeak) 13 baliza
Ibilbide horiko balizak, bide nagusietatik hurbil kokatzen dira. Orokorrean ibilbide oso erraza da, 200 m-ko zatitxo bat izan ezik. Tarte honetan, mendian dagoen bidezidor bat erabiliko da. Ume eta haurrekin egitea zaila balitz, bide nagusitik (luzeagoa dena) ere egin daiteke.

Inguruaren zaintza
Orientazio proba, Andatzako mendi publikoaren lurretan antolatuko da, eta Oria ibaiko Natura 2000 sarean ere bai, beraz ingurua zaintzea eskatzen da, mendia arretaz zainduz.
Orientazio kirola egiteak inguruaren zaintza suposatzen du.