INFORMAZIOA (Ertaina-Luzea)
LUR-EREMUA
Proba era askotako lur-eremuan burutuko da eta neurrizko maldak izango ditu. Ia lursail osoa, zeharkatzeko egokia den pagadiak osatzen du, larre oso azkarrekin batera. Gainera, zehaztapen ugari egongo direnez (eremu harritsuak edota erliebe zehaztapenak), orientazio teknika ezberdinak erabili beharko dira aldi berean.

 

MAPA
Mapa, Jacinto García Crespo eta Chema Mediavilla Ruiz kartografoek 2018ko martxoan egindakoa da. Eskala, kategoriaren arabera 1:10.000 edo 1:7.500 izango da eta distantzia-kidetasuna: 5m.

 

DEBEKATUTAKO EREMUA
Parte-hartzaileek debekatua dute lehiaketa eremura sartzea lehiaketa egunera arte. Arau hau hausteak kanporatzea dakar.

 

APARKAMENDUA
Aparkalekua bi distantzietarako, Otzaurteko portutik, Beundako muñora doan hormigoizko pista izango da. Aparkatzeko, antolakuntzaren aholkuak jarraitu beharko dira.

Autokarabanak eta furgonetak, Otzaurten utzi beharko dira bi egunetan eta ezin izango dute hormigoizko pistatik igo. Lekua mugatua da, beraz, ez erabiltzea gomendatzen da.
Larunbatean, lehiaketa zentroa Beundako muñoan egongo  da, pistaren goiko aldean eta helmuga Otzaurteko portuan, pistaren hasieran. Pintzaren deskarga Otzaurten burutuko da, bai larunbatean, bai igandean.

BEUNDA. Lehiaketa eremua eta larunbateko distantzia erdiko irteera

 

OTZAURTE. Karabanen aparkalekua / helmuga / Igandeko lehiaketa eremua

 

DISTANTZIAK
Probaren aurreko astean emango da distantzia ezberdinen berri.

Hala ere, jakin, larunbatean aparkalekutik lehiaketa eremura egin beharreko bidea luzea izan daitekeela eta distantzia erdiko ibilbidea beheranzkoa izango dela batez ere (luxu handia Gipuzkoako orientazio proba batentzako).

 

KATEGORIAK eta IBILBIDEAK

Parte-hartzaile bakoitzak bere ohiko ligan lehiatzen duen kategorian emango du izena. Kategoria bakoitzean podium bakarra egongo da. Sailkapena egiteko, parte-hartzaile bakoitzaren 2 egunetako denboren batuketa edukiko da kontuan, eta berdin izango du Pyrene, Liga Norteko edota bietako korrikalariek parte hartzen duten.

Guztira podiumera igoko diren 33 maila/kategoria ezberdin daude: Pyrene bakarrik, Liga Norte bakarrik eta gehienak partekatuak. Honakoak dira egongo diren guztiak, online orienteeringen agertzen diren bezalaxe, bakoitzak berea aukera dezan: