INFORMAZIOA ZEGAMA

2017-2018ko III.GOL-liga Zegaman abiatuko da. Bertan Zegamako herriko orientazio mapa estreinatuko da, eta probaren aitzakipean, Zegamako herriko orientazio ibilbide iraunkorra ere zabalduko da (kontuz, GOL- probako ibilbideak eta ibilbide iraunkorreko ibilbideak ezberdinak izango dira, eta beraz, berriz ere Zegamara itzultzeko arrazoia izango duzue ibilbide iraunkorra egiteko!)

Probaren harrera, Herriko plazan egingo da Udaletxeko arkupetan. Mapa, Alberto Tapiz kartografoak egin du, IOF arauak jarraikiz eta 1:6.000 eskala izango du, mapa 2017ko urrian egin da.

Proba honetan, antolaketak 3 puntu nabarmendu nahi ditu.

  • Teknikoki proba erraza eta azkarra izatea aurreikusten da. Orientazio proba batean lehen aldiz parte hartzeko aproposa delarik. Esan daiteke distantzia ertain eta sprint baten arteko proba bat izango dela eta gehien bat hiri eremuan duela mapak.
  • Proba gehienbat herrian izanik, eta jakinda errepidea zeharkatu beharko dela. Antolaketak ohartarazten du parte hartzaileek EZ dutela lehentasunik izango errepideak zeharkatzeko, eta beraz momentu oro errespetatu beharko direla zirkulazio arauak.

Gauza jakina da, orientazio kirolak, inguruarekiko errespetua eskatzen duela, eta beraz debekatuta dago itxitako larreak  eta jabetza pribatuak zeharkatzea

Ibilbideak
Ibilbide ezberdinen ezaugarriak laister argitaratuko dira, ohiko 3 ibilbideak izango direlarik. (Gorria, laranja eta horia)
Gorria—— Km (Aurreratua) orientazio kirola ezagutzen dutenei zuzenduta dago.
LaranjaKm (Heldu hasi berriak)  
orientazio kirolean hasten ari direnenei zuzenduta dago.
Horia—— Km (Familia eta umeak)  Familia eta gaztetxoei zuzendutako ibilbidea da.

Mapa 
Mapa Alberto Tapiz kartografoak 2017ko  urrian eginikoa da. IOF arauen baitan eginiko mapa bat da eta maparen eskala 1:6.000 izango da.