IRIMOGAINE 2016

IZEN EMATEA ITXITA (BETETA)

Irimogaine 2016

Datorren urriaren 16an, Urola Garaian Rogaine bat izango dugu; zehazki, Irimo mendian. Lehiaketaren gune nagusia Santa Barbaran kokatuta egongo da, Urretxun

2 modalitate egongo dira:

Open Horia: 3 orduko iraupena eta interpretatzeko erraza den mapa bat izango ditu.
Open Gorria: 3 orduko iraupena izango du, mapa handiagoa izango da, desnibel handiagoa izango da eta balizak aurkitzea zailagoa.

Proba hauek oso politak dira jende guztiak har dezakeelako parte. Parte-hartzaile bakoitzak bere ibilbidea, erritmoa eta helburuak markatzen ditu.

Lerro hauen bidez ekitaldian parte-hartzera animatzen zaituztegu. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak egongo dira bi modalitateetan.