Izan Bazkide

IZAN BAZKIDE

GOTeko bazkidea izateak abantaila ezberdinak dakartza:

  • Taldeak prestatzen dituen jarduera ezberdinetan (entrenamenduak, ikastaroak, lasterketak, e.a.) dohainik edo deskontuarekin parte hartzeko aukera.
  • Ipar Ligan, Espainiako Orientazio Ligan eta GOL probetan izen ematearen tramitazioak taldeak egingo lituzke.
  • Orientazio zein Mendi federazioko aseguru txartela tramitatzeko eskubidea.
  • Lasterketa ofizialetan orientazio elkarte bateko kidea bezala parte hartzeko eskubidea (zenbait lasterketetan ezinbestekoa).
  • Lasterketetan parte hartzeko bazkideei pintzak elektronikoak maileguan utziko zaizkie.
  • Bazkide egiten diren orok “Oparitxo bat” jasoko dute.

GOT bazkide izateko URTEKO KUOTAK:

  • 18 urte eta gorakoentzat: 10€.
  • 18 urtetik beherakoentzat: 5€.