LAPURITURRI: Orientazio ikastaroa

LAPURITURRI: Orientazio ikastaroa


 
Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo seigarren irteera eskainiko du. Datorren irailaren 2an, igandea, kirol orientazioari buruzko hastapen ikastaroa eta ibilbidea eskainiko du. Honela, Gipuzkoako Orientazio Taldearen (GOT) gidaritzapean, bertaratutakoek kirol orientazioari buruzko oinarrizko aspektuak ikasiko dituzte baita praktikan jarri ere.
 
Lehendabizikoz, parte-hartzaileek mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dute. Ondoren, bai bakarka edo taldeka, bakoitzak bere abilezia jarri beharko du praktikan zailtasun ezberdineko ibilbidea burutzeko helburuz. Ikastaroa haur, familia, gazte zein helduentzat zuzendua dago.
 
Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da.

  • NOIZ: 2018.09.02. Igandea.
  • ORDUTEGIA: 10:00-12:30
  • ABIAPUNTUA: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik.
  • ZER ERAMAN: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa.

TOKIAK AGORTURIK
 
Info +
 

KONTSULTATU BAITA ERE

Kurtsoa UPV

ORIENTAZIO LASTERKETAN HASTEKO KURTSOA Izen ematea Martxoak 13 asteartea 22.00 tan itxiko da. Izena emateko …