Nor gara

NOR GARA

GOT (Gipuzkoako Orientazio Taldea) orientazioa kirola praktikatu eta sustazeko asmoz sortutako Gipuzkoako lehen orientazio kirol kluba da.

2014. urtean eratu bada ere, bere jatorri eta hastapenak 2003. urtean izan ziren, IMOS (Irungo Mendizaleak Orientazio Saila) taldea sortzearekin batera. Orduz geroztik, lehen IMOS-ek eta orain GOT-ek, hainbat orientazio kirol frogetan antolatzen edo/eta parte hartzen du.

GOT taldea FEDO (Federación Española De Orientación) eta Gipuzkoako Mendi Federazioari atxikituta dagoen kirol kluba da.
Orientazio kirolaren modalitate ezberdinak hartzen ditu aintzat (oinezkoa, bizikleta, raid-a, rogainea etab…) eta inguruko lurraldeetan antolatzen diren frogetan jarduten du. (Orientazioko liga nazionala, iparraldeko orientazio liga, O-Pyrene, Akitaniako orientazio liga etab…)

Taldearen helburuak hurrengoak dira:

  • Orientazio kirola egitea jolas edo/eta konpetizio moduan.
  • Orientazio kirola ezagutaraztea Gipuzkoan eta inguruko lurraldeetan orientazio kirolarekin lotutako jardueren bidez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude