SANTA BARBARA ATERPETXEA

SANTA BARBARA ATERPETXEA


Orientazioa kirol bezala ezagutu edo praktikatu nahi duen edonork aukera bikaina dauka Urretxun, Santa Barbarara gerturatzen bada.
Mikro-orientazio zirkuitu bat prestatu da (ibilbide ezberdinekin), hala nola, orientazio ibilbide erdi-egonkor bat.
 
Santa Barbara Aterpetxea orientazioa
 
Zeinek burutu ditzake ekintza hauek?
Mikro-orientazio zirkuitua etxeko txikienentzat pentsatua dago. 7-8 urtetik gorakoek orientazioaz gozatu ahal izango dute gurasoek modu errezean kontrolatzeko moduko eremu mugatu baten barruan. Era berean, gurasoek parte hartu dezakete ibilbidean seme-alabekin batera.
Ibilbide luzeegia egin gabe kirol hau ezagutu nahi duten pertsona helduek ere ekintza hau burutu dezakete.
 
Ibilbide erdi-egonkorrak abiapuntu eta helmuga bezala aterpetxea dauka. 12 kontrol puntuz osatuta dago, norberak nahi duen ordenean bisitatu daitezkeelarik, rogaine txiki baten antzera. Menditik paseotxo bat egiteko gai den edonork gozatu dezake ibilbide hau. 16 urtez beherakoen parte hartzea ez da gomendagarria pertsona heldu baten laguntzarik gabe.
 
Mapak nola lortu?
Mapak Santa Barbara Aterpetxeko tabernan izango dira eskuragarri.
 
Nahi baduzu esteka honetan kalitate onean lortu dezakezu.
 
Eta hemendik deskripzioak.
 
circuito semi-permanente Santa Barbara 2018
Descripciones Santa Barbara 2018
 

KONTSULTATU BAITA ERE

Kurtsoa UPV

ORIENTAZIO LASTERKETAN HASTEKO KURTSOA Izen ematea Martxoak 13 asteartea 22.00 tan itxiko da. Izena emateko …