Zer da orientazioa ?

ZER DA ORIENTAZIOA ?

Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza.
Parte hartzaile bakoitzak, mapa bat eta kontrol txartel bat izango du, bertan baliza bakoitza zulatu beharko delarik.Ondoren, orientazio forga batean ohikoa den mapa bat azaltzen da.

Mapa Aldura

 

Irteera emandakoan, parte hartzaile bakoitzak, maparen laguntzarekin, lehen baliza bilatu beharko du, eta behin topatutakoan, balizako pintzarekin zulatu beharko da, kontrol txartelean. (Baliza bakoitzak zulatu ezberdina dauka, eta ondorioz, antolaketak ziurta dezake baliza orotan izan dela parte hartzailea)

tarjeta

 

Balizak, ondoren ikus daitekeen irudiaren antzekoak dira
baliza

 

Parte hartzaileak antolaketak ezarritako ordenean bilatu beharko ditu balizak, eta behin azkenekoa bilatutakoan, helmugatik pasako da (bertan izango da azken baliza) kontrol txartela emanez.
Ondoren, orientazio kirolari buruzko azalpen bideo bat aurkezten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude