GOT

ORIENTAZIO TOPAKETA 2019

GOT-COBI-COA eta CDN-ko bazkideentzat, ekainak 15-16an ORIENTAZIO TOPAKETA bikaina izango dugu! Garaio eta Urbasan, giro paregabean, etxeko txikienentzat eta helduentzat ere bai…. Eman izena lehen bait lehen! INFO guztia HEMEN    

Jarraitu irakurtzen »

Tx-O-koak

  Eskola Mendiaren sustapenerako jardueren aukera zabalaren barruan orientazioa bultzatzeko helburuaz, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Mendi Federazioa eta GOT orientazio kirol klubaren elkarlanaren ondorioz, Gipuzkoako “eskualde bat mapa bat” egitasmoaren emaitza duzue orientazio Tx-O-koen aurkezpena. Nagusiki, orientazio kirola, mendian egiten den jarduera bat baldin bada ere, sarritan gomendagarria da hastapeneko pausuak etxetik hurbil dagoen ingurune ezagun batean egitea. Horregatik, modu …

Jarraitu irakurtzen »

ARANTZAZU

2019ko Maiatzak 12, igandea GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  5. proba ARANTZAZU IV GOL Ligako Gipuzkoako 5. herri orientazio proba Oñatin egingo da. Arantzazu auzoan, Iturrigorri eta Urbiarako bidean dauden baso, larre eta eremu natural paregabean. Arantzazuko mapa, Roberto Pascualek egin du 2018ko neguan, kartografiako IOF arautegia jarraituz. Proba honen ibilbidea trazatu /marratu duena Roberto bera izan …

Jarraitu irakurtzen »

OTZAURTE

2019ko Apirilak 14, igandea GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  4. proba OTZAURTE Gipuzkoa 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiko 4. proba Zegaman – Otzaurten ospatuko da, zehazki, Otzaurte-Beunda-Txurruko Puntako eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Beundan kokatuko da. Mapa, Chema Mediavilla eta Tito García Crespo kartografoek 2018. urtean egina da, eta probaren trazatua Ibon Goikoetxeak egingo du. …

Jarraitu irakurtzen »

AMETZAGAINA

2019ko Martxoak 24, igandea GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  3. proba AMETZAGAINA IV GOL Ligako Gipuzkoako 3. herri orientazio proba Donostian egingo da,  Ametzagainako parke, baso eta eroritako horma eremuetan  barrena. Harrera Ametzagaina parkearen EKIALDEko sarreran egongo da (Garbera merkatal eremuaren ondoan).     Ametzagainako mapa Raul Santiesteban Martinezek egin zuen 2012an, kartografiako IOF arautegia jarraituz. Geroztik …

Jarraitu irakurtzen »

GETARIA (gauez)

2019ko Otsailak 23, larunbata GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  2. proba GETARIA (gauez) Honakoa Gipuzkoako 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiaren bigarrengo proba da. Gauez egingo da proba eta beraz, antolatzaileok linterna edota frontala eramatea gomendatzen dugu. Harrera Getariako Udal plazan izango da eta irteerak udaletxe aurreko jolas parkearen alboan, informazio bulegoaren aurrean. Alberto Tapiz eta Ibon Goikoetxeak …

Jarraitu irakurtzen »

GOT – 5 URTE

GOT – 5 URTE   Txikiak gara oraindik, 5 urte egin dugu azaroak 2018ko 20an, baino zerbait egin dugu behintzat: orientazioaz gozatu eta Gipuzkoan beste kirol bat badela esan!   Nola ospatu horrelako gauza txiki bat? BIDEO bat eginez!    

Jarraitu irakurtzen »

ERRENTERIA

2018ko Abenduak 30, igandea GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) –  1. proba ERRENTERIA Gipuzkoako 2018-2019  IV. Orientazio liga herrikoia hastera doa Errenteriako hirian. Paski kartografoak, 2018ko azaroan eginiko mapa berriarekin.  Proba, 1:4000 eskala-dun maparekin egingo da, eta ibilbidea Jon Galarraga eta Txemi de los Dolores-ek marraztuko dute. Kartografoak esandakoa jarraikiz, ” hiri orientazio proba  teknikoa eta fisikoa da, …

Jarraitu irakurtzen »