INFORMAZIOA OIANLEKU


Azken informazio eta oharrak

-Aparkalekuak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko, ahal dela kotxeak partekatzea eskatzen da.
-Proban zehar GI-3631 errepidea zeharkatu beharko da ibilbide gorri eta naranjan. Antolaketak ez du zeharkatzeko gunerik ezarri, eta beraz errepidea zeharkatzeko orduan arreta izatea eskatzen da.
-Proba Aiako Harrietako Parke Naturalean ospatuko da, noski ingurua errespetatu. Eta horretaz gain, nabarmendu, babestutako landareak daudela probaren eremuan, eta gune bat zintekin markatuko dela, bertako eremua ez zapaldu eta landare babestuak ez kaltetzeko.

GOL-eko 5. proba Oiartzungo Oianleku inguruan izango da, Bianditz mendiko bidean. Lehen aldiz, GOL-eko proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan, 2 parte hartzaile mota izango dira.

  • GOL-eko parte hartzaileak. Hauek izen ematea ohiko moduan egingo dute GOT-eko web-orriaren bidez. Eta gehienez ere 150 parte hartzaile izango dira. (Izen ematea apirilak 24 10.00 tan zabalduko da)
  • Eskola Kiroleko parte hartzaileak. Hauek, eskolako koordinatzailearen bidez izena emango dute, horretarako egokitutako izen emate formularioaren bidez. Eskola Kiroleko parte hartzaileek AUTOBUSEZ igo beharko dute Oianlekura. Horretarako autobus geltokia Oiartzungo Altzibar auzoan egokituko da. (Gehienez ere 165 parte hartzaile izango dira.)

Mapa
Roberto Pascual “Paski” kartografoak egindakoa da, eta 2017ko apirilan Alberto Tapiz-ek eguneratua. IOF arauen baitan egindako mapa bat da eta maparen eskala 1 7.500 izango da.

Ibilbideak
Ibilbidearen ezaugarriak hurrengoak dira:
Gorria—— 5 Km (Aurreratua) 19 baliza
Laranja3,9 Km (Heldu hasi berriak) 17 baliza
Horia—— 2,9 Km (Familia eta umeak) 13 baliza
Orientazio proba, Aiako Harrietako Parke Naturalean eta Natura 2000 gune batean ospatuko da. Beraz, ingurua zaintzea eskatzen da, orientazio kirola egiteak inguruaren zaintza suposatzen du.