GOL 2024 – Otzaurte – 2024ko Ekainak 9

GOL 2024 – Otzaurte – 2024ko ekainaren 9an

1.-EGITARAUA

Igandea, ekainak 9

  • 9:00 h   Harrera irekitzen da Otzaurteko bentako aparkalekuan.
  • 9:30 h   Lehenengo irteerak
  • 12:00 h  Azkenengo irteerak OPEN LARANJA eta GORRIA
  • 12:30 h   Azkenengo irteerak OPEN HORIA
  • 14:00 h  Meta ixten da

2.-INFORMAZIOA

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 4. proba ekainaren 9an, igandean, ospatuko da Otzaurteko zonaldean, hau da, Gipuzkoa eta Arabako partzuergoan.

Harrera, Otzaurteko bentako aparkalekuan izango da.

 INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA

Aizkorri-Aratz parke naturala, Natura 2000 sareko naturgune babestua bezala izendatua dago eta Otzaurteko proba bertako eremuan ospatuko da. Mesedez irakurri ezazue Aizkorri-Aratz web orriko kode etikoa https://aizkorriaratzparkea.eus/eu/informazioa/kode-etikoa
Ingurunea errespetatzea gure kirolaren lehentasunezko araua da!

Txakurrarekin parte hartzen duenak, txakurra lotuta izan beharko uneoro, hau da, irteera gunean, lasterketa eta helmuga gunean ere.

 ZERBITZUAK

Gune natural batean antolatutako proba bat denez, ez dira zerbitzu bereziak eskainiko. Ez daude inguruan komun publikoak.
Aisi-guneak iturri bat, mahai eta aulkiak ditu

3.-KOKAPENA

Klikatu hemen KOKAPENA aurkitzeko

Aparkalekua erraz beteko da eta beraz, MESEDEZ, partekatu ezazue kotxea. Autokarabanak Beuntako aparkalekuan aparkatu beharko dute aurreko egunean. Lasterketa egunean leku gutxi egongo da autokarabanentzat. 

4.-MAPA ETA TRAZATUAK

MAPA

Otzaurteko mapa, Chema Mediavilla eta Tito Garcíak egina da, 2018an, IOF araudia jarraituz. Iada beste bi probetarako erabili da mapa beraz, ez da mapa berria. Hemen daukazue erabiliko den eremua;

Lasterketako zonaldea pagadi garbiz, belardi menditarraz eta otadiz osaturikoa da. Hortaz gain, kareharriaren presentzia nabarmena da zenbait zonalde malkartsu izanik.

TRAZATUAK

Trazatuak  GOTeko Aitana eta Aran Lertxundi anai-arrebek prestatu dituzte.

Kontutan izan behar da gora behera handiko maldak daudela eta beraz, oso garrantzitsua da ibilbidea ondo aukeratzea desnibel altuak ekiditzearren. Korrika egiteko orduan ere, zonalde batzuetan erraza izango da, pagadiak oso garbi bai daude baina otadia dagoen lekuetan, berriz, udaberria izanik gainera, indartsu egongo dira. Zonalde horietan behi-ardien bideek lagunduko dute abiadura ez horrenbeste moteltzen. Kareharri eremuak ere badaude eta baliza topatzea ez da erraza izango. Maparen irakurketa zehatza exijitzen du horrek eta ondorioz, abiadura kontrolatu beharra izango du orientatzaileak.

5.-IRTEERAK ETA HELMUGA

Harrera gunetik irteera gunera zintaz adierazko da. 30minutuko igoera du, hau da, 1500metro. Adi ibili 12:00etan ixten bai da laranja edo gorria egin behar duenarentzat eta horia egin behar duenarentzat berriz 12:30etan. Garaiz ibili!

Helmuga Otzaurteko aparkalekuaren inguruan izango da. Eguraldi txarra eginez gero irteeran utzi dezakezue arropa eta jaitsiko zaizue 12:40etarako.

Irteerak 2minuturo emango dira. 

Helmuga 14:00 tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, naiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.

Irteteko, ez da beharrezkoa 09:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da, bainan kontutan izanda irteerara dagoen denbora.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema egongo da aktibatuta.

Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da harrera-eremuan, amaitu ala ez amaitu lasterketa. Modu hontara mendian inor ez dela geratu ziurtatzen gara. Gogoratu helmugatik pasatzen!!

6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK

IBILBIDEAK

Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.

Gorria: 5,4 Km     13 baliza       desnibela 270m

Laranja: 4,2 Km     12 baliza    desnibela 190m

Horia: 2,4 Km     10 baliza     desnibela 90m

Desnibelaren balioa ibilbide hoberena hartuz gero kalkulatutakoa da. Ibilbidea gaizki hartuz gero balio hori bikoiztu daiteke…

ESKALAK

Gorria:1:10.000  urrunkidetasuna 5m

Laranja: 1:10.000   urrunkidetasuna 5m

Horia: 1:7.500   urrunkidetasuna 5m

7.- INSKRIPZIOAK

IZENA EMAN

Aparkalekuaren edukiera dela eta, partehartzaile kopurua 300 pertsonetara mugatuko da ( laguntzaileak barne)

Inskripzio epea, maiatzaren 19tik ekainaren 6a arte egongo da irekita eta egun bereko gaueko 22:00tan itxiko da. Baliteke 300eko kopurua lehenago iristea eta ondorioz, lehenago ixtea. Beraz, kontu ibili eta EZ utzi azken momenturarte!

Mezua:
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne!

Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukera, aldez aurretik izena eman ez dutenei.

8.-KONTAKTUA

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org

9.- LAGUNTZAILEAK

10.-EMAITZAK

Emaitzak [PDF]

Partzialak

Partzialak
Partzialak winsplits

11.-ARGAZKIAK

Argazkiak