Lizardi Indoor Zarautz Urtarrilak 7

EGITARAUA

  • Urtarrilak 7, igandea
  • 9:30tan Lehiaketa-zentroa irekitzea.
  • 10:00tan Lehen irteerak.
  • 12:00tan Azken irteerak.
  • 13:00ean Helmuga ixtea.

INFORMAZIOA

Zarauzko Gurmendi kalean kokatzen den Lizardi institutuan, Euskadiko 1. INDOOR orientazio proba antolatuko da. Hau zer den? Orientazio kirola mendian, naturan edo herrietan egiten den bezala, eraikin baten barruan ere antola daiteke eta horixe da egingo duguna. 3 solairu eta kirol azpiegitura duen eraikinean zehar hainbat baliza kokatuko ditu GOT-ek eta ohiko orientazio proba batean bezala, baina kasu honetan eraikin bateko maparekin, orientazioaz gozatzeko aukera eskeiniko da.

Hona hemen indoor motako orientazio proba baten bideoa.

KOKALEKUA

Orientazio proba, Gurmendi kaleko institutuan izango da. Kokapena.

IZEN EMATEA

Izen ematea Deporticket plataforma bidez egingo da, eta epe motzean gaituko da esteka.

Bakarkako parte hartzea soilik onartuko da. Ume edo gazteen kasuan, heldu bakar baten laguntza utziko da, baina laguntzaile moduan soilik joango litzateke ez probako parte hartzaile moduan.

Izen emate kostua 5 € koa izango da. Pintza alokatu beharko balitz 2 €-ko gain kostua izango du (40 € ko fidantza edo identifikazio txartel bat utzi beharko da pintza hartzeko) eta FEDO edo mendian aseguraturik ez badago 2 € ko gainkostua izango du baita ere.

GOT-eko bazkideek 2 €-ko deskontua izango dute.

Izen emateko azken epea urtarrilak 4 osteguna gaueko 22.00 tan izango da. Oharra. Parte hartzea aurreikusi baino haundiagoa baldin bada, antolaketak epea baino lehen izen ematea itxi dezake.

Izena eman

IRTEERAK

Irteerak modu mailakatuan egingo dira goizeko 10.00 tik 12.00 ak bitartean.

Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago joan besterik ez da egin behar Lehiaketa Zentrora.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da.

Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da nahitaez harrera eremuan. Parte-hartzaile guztiek nahitaez pasatu behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek ziurtatu dezaten ez dagoela inor galduta.

IBILBIDEAK ETA MAPA

Mapa Ricardo García Dengra kartografoak egin du 2023ko maiatzan. 750 eskalako mapa bat da, eta ohiko indoor orientazio kartografia arauak jarraituz egin da. Ibilbideak Ibon Goikoetxeak egin ditu.

Hemen ikus daiteke mapa zati bat.

2 orientazio ibilbide izango dira Luzea eta Motza, ezberdintasun nagusia maila fisiko delarik. Ibilbide luzean, solairu arteko baliza gehiago daude, aldiz ibilbide motzean ez da horren ibilbide gora beheratsua.

Orientazio probaren egiteko 2 ohar garrantzitsu kontutan hartu behar dira.

-Mapan eskailerak zein norantzatan erabil daitezkeen adierazten da, goruntza bada “+” ikur batekin eta gorriz. Aldiz, “-” ikurrarekin eta berdez badago beheruntz soilik erabili daitezkeen eskailerak dira. Hurrengo adibidean, ikus daiteke solairu batetik bestera joateko zein eskailera erabil daitezkeen.

Baina kontuz! Antolaketak eskailera hauek erabiltzea ere debeka dezake, eta kasu horretan hurrengo irudian ikus daitekeen moduan adieraziko dugu, eta ikuskatzaile bat egongo da, iruzurrik egiten ez dela ziurtatzeko. Alegia solairu horretatik beherunt jeisteko, mapan beste eskailera batzuk bilatu beharko ditu parte hartzaileak.

HARREMANETARAKO

Zalantzarik baduzu, jarzaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org

LAGUNTZAILEAK

EMAITZAK

Emaitzak [PDF]

BIDEOAK

Lizardi Indoor