Tx-O-koak

Eskola Orientazioa, Tx-O-koak mapak
 
Eskola Mendiaren sustapenerako jardueren aukera zabalaren barruan orientazioa bultzatzeko helburuaz, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Mendi Federazioa eta GOT orientazio kirol klubaren elkarlanaren ondorioz, Gipuzkoako “eskualde bat mapa bat” egitasmoaren emaitza duzue orientazio Tx-O-koen aurkezpena.

Nagusiki, orientazio kirola, mendian egiten den jarduera bat baldin bada ere, sarritan gomendagarria da hastapeneko pausuak etxetik hurbil dagoen ingurune ezagun batean egitea. Horregatik, modu erraz batean orientazio jolas/jarduerak antolatzeko, eta kirol hau ezagutzeko aukera eskeiniko duten kirol azpiegitura berriak dira ondoren aurkezten diren orientazio tx-O-koak.


 

Ikastetxe, elkarte edo besterik gabe, lagun arte bat bazarete, orientazio jolas/jarduera bat antolatu nahi baduzu, deskargatu zuen gustoko mapa eta gozatu orientazio kirolak eskeintzen dituen aukera paregabeez!

Pdf-a mapa hutsa da, eta beraz, hortik abiatuta, norberaren lana da, ondoren jolas/ekintza antolatzea. Laguntza moduan, Purple Pen dohako softwarea (http://purplepen.golde.org/) gomendatzen da. Erabilerraza, eta laguntza bideo eta dokumentuen bidez ulertzeko modukoa.

Edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero harremanetan jarri GOT taldearekin info@gotorientazioa.org eta edozein ekintza antolatuz gero, eskertuko genuke horren berri ematea.

2019.05.22

 

ARRASATE – Santa Barbara Ikusi Deskargatu
DONOSTIA – Ulia Ikusi Deskargatu
EIBAR – Txaltxa Zelai Ikusi Deskargatu
LEZO – Markesane Ikusi Deskargatu
OIARTZUN – Ibargain Ikusi Deskargatu
OÑATI – San Martin Ikusi Deskargatu
ORDIZIA – Oiangu Ikusi Deskargatu
ZUMAIA – Alondegia Ikusi Deskargatu