LISTORRETA – Ibilbide iraunkorra

LISTORRETAko ibilbide iraunkorra


Errenteriako Udalak lau orientazio ibilbide garatu ditu Listorretako parkean, orientazio mapa izeneko tresnatik abiatuta.
 
Errenteriako udalerrian hastapeneko orientazio jarduerak egiteko Listorretako atsedenlekua aukeratu da, bisitari ugari izaten baitira bertan. Honenbestez, Errenteriako Udalak 1 km inguruko orientazio mapa bat egin du 1:5.000 eskalan.
 
Behin mapa izanda, Listorreta inguruko lau orientazio-ibilbide diseinatu dira, zailtasun eta luzera ezberdinekoak (lehenengoa 1,4 km eta ordubetekoa, bigarrena 2,4 km eta 1,5 ordu, hirugarrena 3,2 km eta bi ordu eta erdikoa, eta azkena 4,7 km eta 3 ordukoa).
 
Ibilbide horiek jasotzen dituzten mapak, jarraibideak eta guzti, web orritik jaitsi daitezke.

http://herribizia.errenteria.eus/orientazioa


Gainera, eskuragarri daude Errenteriako Turismo Bulegoan (943 49 45 21) urte osoan zehar eta Listorretako Barrengoloia informazio gunean (udan).

 

 

KONTSULTATU BAITA ERE

ORIENTAZIO TOPAKETA 2019

GOT-COBI-COA eta CDN-ko bazkideentzat, ekainak 15-16an ORIENTAZIO TOPAKETA bikaina izango dugu! Garaio eta Urbasan, giro …