2021ko Martxoaren 28a, igandea
SEGURA: Orientazio proba
Orientazio proba Segurako herrigunean izango da. Parte hartzen den bitartean, parte hartzaileak jakin behar du, trafiko eta ohiko arauak ez direla aldatuko, eta beraz tentuz eta arduraz jokatu behar dela.
– Protokoloaren esteka: https://gotorientazioa.org/wp-content/uploads/2021/03/PROTOCOLO-DE-PREVENCIÓN-DE-CONTAGIO-COVI_CAST_EUSK-1.pdf
-Protokoloa onartzea: izena emateko unean baiezkoa eman beharko du deporticket-en.
Inskripzioaren diru osoa itzuliko da proba baliogabetzen bada edo parte-hartzaileari COVID-19a diagnostikatu bazaio (edo sintomak aitortuak izanez gero)
Segura herriko mapa BERRIA, Roberto Pascual “Paski”-k egin berri du IOF araudiak jarraikiz. Mapa 1:4000 eskalakoa da eta probaren trazatzailea Ibon Goikoetxea.
COVID-19 ren egoeragatik, ordu bakoitzeko gehienez 40 parte hartzaile onartuko dira, 20 ibilbide bakoitzeko. (Ibilbide gorria eta laranja soilik egongo dira)
Izena ematea Martxoaren 25ean, ostegunean, gaueko 22: 00etan itxiko da.
Antolakuntzak eskubidea du inskripzioa aldez aurretik ixteko, aurreikusitakoa baino gehiago inskribatuz gero, azken unera arte itxaron gabe.