GOL 2025 Oiartzun Martxoak 16
Gipuzkoako IX. Orientazio Liga herrikoiko 2. proba Oiartzunen ospatuko da, zehazki, Urkabe median. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Gurutze auzoko frontoian kokatuko da.
EGITARAUA
Martxoak 16a, Igandea
- 9:30 Harrera gunearen irekiera Gurutzeko frontoian
- 10:00 Lehen irteerak
- 10:30 Hasi berrientzako hastapen ikastaro harrera gunean (15 min)
- 12:00 Azken irteerak
- 14:00 Helmuga itxiera
INFORMAZIOA
Gipuzkoako 2025 IX. Orientazio Liga herrikoiko 2. proba Oiartzunen ospatuko da, zehazki, Urkabe median. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Gurutze auzoko frontoian kokatuko da.
Urkabeko mapa Joseba Karrikiri Garañok egin zuen 2024-2025ko neguan IOF arauak jarraikiz. Mapak 1:5000 eskalakoa izango da 2 aldeetatik.
Parte hartzaile kopurua 300 parte hartzailetara mugatuko da. Izen emate epea martxoak 13a Osteguna, gaueko 22:00an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz.
Eremuan zehar baserriak daude eta hauen itxidurei errespetua eskatzen dugu eta gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.
Partaide guztiek izena eman behar dute. Neurri hau aplikatuko zaie ere lehiaketako eremuan beste lehiakide batzuen laguntzailetzat ibiliko direnei.
Antolatzaileek ezingo dute proban parte hartzea bermatu, aurretik izena eman ez duten kirolariei.
INSKRIPZIOAK
Izena emateko epea Martxoaren 13a (osteguna) itxiko da, 22:00etan.
Antolatzaileek eskubidea dute izen-ematea aldez aurretik ixteko, uste baino izen gehiago eman badute; beraz, ez itxaron azken unera arte.
SPORTident pintza alokatu nahi duten lasterkariek lehiaketa eremutik pasatu beharko dute. Bestalde, iparrorratzik ez dutenei bat utziko zaie, dauzkagunak agortu arte. Kontuan izan alokatutako pintza galtzen duenak 40 €ordaindu beharko dituela. Iparrorratza galduz gero, 5 € ordainduko dira.
Inskripzioa Deporticket bidez egingo da:
Izena emanInskripzio oharrak:
Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira eskolarteko bezela eman izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, nahiz eta laguntzaileak bakarrik joan.
Antolaketak ez die parte hartzeko aukerarik ematen aldez aurretik izena eman ez dutenei.
IRTEERAK ETA HELMUGA
Irteerak mailakatuta egingo dira, lasterketan pilaketarik egon ez dadin minutu edo bi minutuan behin, lasterketan pilaketarik gerta ez dadin eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatu ahal izateko.
Lehen irteerak 10:00etan izango dira eta azkenak 12:00etan. 14:00ean itxiko da helmuga.
Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da.
Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da.
Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da nahitaez harrera-eremuan.
Parte-hartzaile guztiek nahitaez pasatu behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek ziurtatu dezaten ez dela inor galduta egongo.
IBILBIDEAK ETA MAPA
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak aurkitzeko ordena ezarrita egongo da.
- Gorria: – 6.8km eta – 20 baliza – Mapa ulermen altua eta forma fisiko ona behar dira.
- Laranja: – 5.6km eta – 22 baliza – Oinarrizko mapan ulermena behar da.
- Horia: – 4.3km eta – 16 baliza – Hasiberriak eta familiak.
MAPA
Mapa Joseba Karrikiri Garañok sortu zuen 2024 urte amaieran, IOF araudiari jarraituz. Proba 1:5000 eskalako mapa batean egingo da, bi eremu nagusitan banatuta: irteera eta helmuga alde batean, eta mendi ingurunea bestean. Urrunkidetasuna 5 metrokoa da. Joseba Karrikiri Garaño eta Ibon Goikoetxea izan dira proba honen trazatzaileak.
Ibilbidearen hasiera eta amaiera Gurutze auzoan izango dira. Probaren irteera bide gorriaren hasieran izango da eta berau jarraituz partaideak Urkabeko eremura iritsiko bertan mendi probarekin jarraitzeko. Helmuga Gurutzeko frontoian egongo da, eta Urkabetik bertara auzoko hormigoizko bidetatik egingo da.
Gurutzeko bidegorriaren inguruko zelaiak ezingo dira erabili eta mapan 709 (NE) sinboloarekin adierazita egongo dira. Erabat debekatuta dago bertatik pasatzea.
Eremuko basoetan hesiak daude. Araudiak hauek gainditzea debekatzen ez duen arren, ez da gomendagarria, bide azkarrago eta errazagoak egongo direlako.
Mendi-orientazio proba izanik, arropa egokia eramatea beharrezkoa da. Mendian ibiltzeko oinetako egokiak eta galtza luzeak erabiltzea gomendatzen da.
- Ibilbidea horia, laburrena, familiei eta orientazioa lehen aldiz probatzen duten kirolariei bideratuta dago.
- Laranja (ertaina) eta gorria (luzea) ibilbideak, kirol hau ezagutzen duten parte-hartzaileentzako dira. Bi ibilbideek eremu berbera erabiliko dute, baina ibilbide gorria korrika egiteko pentsatuta dago.
Lehen aldiz parte hartu nahi dutenek edo mapa informazioa hobeto ulertzeko laguntza behar dutenek, 10:30ean egingo den hasiberrientzako ikastarora joatea gomendatzen da. Informazio gehiago harrera gunean eskura daiteke.
KONTAKTUA
Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org
LAGUNTZAILEAK




EMAITZAK
Partzialak
Partzialak [obasen.orientering.se]
Partzialak [PDF]
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea