BERASTEGIko ROGAINEA 2025
Gipuzkoako VI. Rogainea Berastegiko bailaran antolatuko da, Tolosaldeako bihotzean,2025eko ekainaren 21an. Era berean, 2025eko IbeRogaine Zilar Ligako hirugarren proba izango da.
AURKEZPENA
Rogainea orientazioaren espezialitate bat da, non parte-hartzaileek estrategikoki aukeratu behar dituzten bisitatu beharreko kontrolak. Talde-lanean eta distantzia luzeko nabigazioan oinarritzen da, denbora-muga batekin. Taldeak 2 eta 5 pertsona arteko kidez osaturik daude.
Ibilbide aukeraketa librea da. Kontrol bakoitzak puntuazio jakina du, eta puntuazio bakoitza lasterketaren hasieran jakiten da. Eskaintzen diren mapetan kontrol guztiak azaltzen dira, eta baita kontrol bakoitzaren puntuazioa ere. Hori horrela, talde bakoitzak bere estrategia landu behar du, taldekideen gaitasun fisikoaren eta trebezia teknikoaren arabera.
Talde bakoitzaren helburua da ahalik eta puntu gehien lortzea, horretarako emandako denbora-tartean. Antolakuntzak emandako denbora-tartea gainditzeak, puntuak kenduko dituen penalizazioa dakar. Kontrolak proba jokatuko den eremuan markatzen dira, orientazioko baliza baten bidez. Baliza bakoitza 30 cm X 30 cm-ko prisma triangeluarra da, kolore zuri eta laranja dituena.
Orientazioan inoiz erabili ez den zonalde batean jokatuko da proba. Batez ere Berastegiko herriaren lurretan kokatzen den 21 km2 hartzen dituen lur-eremuan jokatuko da.
Berastegiko bailaran ohikoak dira pagoz eta haritzez osatutako baso hostotsuak; erreka- inguruak eta insignis pinua eta alertzea bezalako koniferen plantazioak han-hemenka azaltzen dira ere bai.
Herrigunea kokatzen den bailararen erdialdeko ordeka hura “biltzen” duten medietatik bereizten da. Mendi horien artean, besteak beste, honako gailurrak nabarmentzen dira: Ipuliño, San Lorenzo–Larre, Larte, Arburu eta Hirumugarrieta.
Paisaia horiei bideek, pistek eta bidexkek osatzen duten sare zabala gehitzen badiogu, rogainea praktikatzeko eta naturarekin harremanetan jartzeko ingurune ederra sortzen da.
Aipatutako guztia gutxi balitz, proba honek aukera paregabe eskainiko du hamabost egun beranduago Sierra de Neilan (Burgos) jokatuko den 2025eko Rogainig-eko Munduko Txapelketa prestatzeko.
BULETINA 2025/06/18
3 orduko probarako deskribapenak
8 orduko probarako deskribapenak
BULETINA 2025/05/21
KOKAPENA
GUNE ENBARGATUA

Informazio hau argitaratzen den unetik, guztiz debekatuta egongo da lehiaketa-eremura sartzea, arrazoia edozein dela ere. Gune mugatua beheko kokapen-mapan laranjaz azaltzen dena da.
Honen inguruko informazioa eguneratzen joango gara:
INFORMAZIO TEKNIKOA
Gipuzkoako VI. Rogainea: BERASTEGI – 8 ORDU
- Data: 2025eko ekainak 21, larunbata
- Tokia: Berastegi
- Antolatzailea: GOT, Gipuzkoako Orientazio Taldea
- Lehiaketa-gunea: Berastegi
- Irteera: Berastegi
- Helmuga: Berastegi
- Iraupena: 8 ordu. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara
- Kontrolak: 60
- Puntuagarria: IbeRogaine Zilar Liga 2025
- Parte-hartzea: Bi, hiru, lau edo bost kideko taldeak
- Kategoriak:
-
- MO: Gizonezkoen kategoria guztiak hartzen ditu
- WO: Emakumezkoen kategoria guztiak hartzen ditu
- XO: Kategoria misto guztiak hartzen ditu
- JJ: Juniorrak: taldeko kide guztiek 23 urte edo gutxiago izan behar dituzte eta ezin dute 24 urte bete lehiaketaren urtean
- JA: Juniorra/Heldua: kide batek 23 urte edo gutxiago izan behar ditu eta besteak 23 urte baino gehiago
- MV: Gizonezko Beteranoak: Taldeko kide guztiek 45 urte edo gehiago izan behar dituzte
- WV: Emakumezko Beteranoak: Taldeko kide guztiek 45 urte edo gehiago izan behar dituzte
- XV: Beterano Mistoa: Taldeko kide guztiek 45 urte edo gehiago izan behar dituzte
- MSV: Gizonezko Super Beteranoak: Taldeko kide guztiek 55 urte edo gehiago izan behar dituzte
- WSV: Emakumezko Super Beteranoak: Taldeko kide guztiek 55 urte edo gehiago izan behar dituzte
- XSV: Super Beterano Mistoa: Taldeko kide guztiek 55 urte edo gehiago izan behar dituzte
- MUV: Gizonezko Ultra Beteranoak: Taldeko kide guztiek 65 urte edo gehiago izan behar dituzte
- WUV: Emakumezko Ultra Beteranoak: Taldeko kide guztiek 65 urte edo gehiago izan behar dituzte
- XUV: Ultra Beterano Mistoa: Taldeko kide guztiek 65 urte edo gehiago izan behar dituzte
- Kategoria bakoitza jaiotze urtearen arabera ezarriko da. Hau da, parte-hartzaileak zehaztutako adina izan beharko du lehiaketaren urteko abenduak 31an.
- 18 urtetik beherako parte-hartzaileek 18 urte edo gehiago dituen kideren bat duen talde batekin aritu beharko dute.
- Hiru talde baino gutxiago dituzten kategoriak anulatu daitezke eta talde horiek goragoko kategorian kokatuko dira (Juniorrak Openean, Ultra Beteranoak Super Beteranoetan, Super Beteranoak Beteranoetan edo Beteranoak Openean).
- 18 urtetik beherako kideren bat duen taldeak, gutxienez, 18 urtetik gorakoa den beste kide bat izan behar du.
Gipuzkoako VI. Rogainea: BERASTEGI – 3 ORDU
- Data: 2025eko ekainak 21, larunbata
- Tokia: Berastegi
- Antolatzailea: GOT, Gipuzkoako Orientazio Taldea
- Lehiaketa-gunea: Berastegi
- Irteera: Berastegi
- Helmuga: Berastegi
- Iraupena: 3 ordu. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara
- Kontrolak: 60
- Puntuagarria: IbeRogaine Zilar Liga 2025
- Parte-hartzea: Bi, hiru, lau edo bost kideko taldeak
- Kategoriak:
-
- MO: Open Gizonezkoak: (adin mugarik gabe, gutxienez taldeko kideetako batek 18 urte gorakoa izan behar du)
- WO: Open Emakumezkoak: (adin mugarik gabe, gutxienez taldeko kideetako batek 18 urte gorakoa izan behar du)
- XO: Open Mistoa: (adin mugarik gabe, gutxienez taldeko kideetako batek 18 urte gorakoa izan behar du)
EGITARAUA
2025eko EKAINAren 21a, larunbata
ROGAINEA 8 ORDU
- 07:30 Lehiaketa Zentroaren irekiera
- 08:30 Material berrikusketa eta SPORTident
- 09:15 Briefing-a
- 09:40 Mapa banaketa
- 10:00 8 orduko probako irteera
- 18:00 8 orduko lasterketaren amaiera
- 18:30 Helmuga itxiera
- 18:30 Afaria
ROGAINEA 3 ORDU
- 07:30 Lehiaketa Zentroaren irekiera
- 10:00 Material berrikusketa eta SPORTident
- 10:40 Briefing-a
- 10:50 Mapa banaketa
- 11:00 3 orduko probako irteera
- 14:00 3 orduko lasterketaren amaiera
- 14:30 Helmuga itxiera
IZEN EMATEAK
Izen emateaEpeak eta Kuotak
Izen-emateen irekiera: 2025eko apirilak 28
Izena emateko azken data: 2025eko ekainak 14 (23:59)
8 ORDU
- Izen-ematea beherapenarekin, ekainak 1era arte –> 27 €
- Ekainaren 1etik aurrera –> 32 €
3 ORDU
- Izen-ematea beherapenarekin, ekainak 1era arte –> 17 €
- Ekainaren 1etik aurrera –> 22 €
8 ORDUko probako parte-hartzaileren batek SportIdent (SI) txartelik ez badu, izen-ematea betetzeko orduan eskatu ahal izango du, 5€-ko alokairua ordainduta. (Lasterketaren egunean jasoko du eta 50€-ko fidantza ordaindu beharko du edo NAN utzi)
3 ORDUko probako parte-hartzaileren batek SportIdent (SI) txartelik ez badu, izen-ematea betetzeko orduan eskatu ahal izango du eta DOHAINIK utziko zaio. (Lasterketaren egunean jasoko du eta 50€-ko fidantza ordaindu beharko du edo NAN utzi)
Alokairuan hartutako SI txartelen kasuan, haren galerak edo hondatzeak fidantzak emandako 50€-en galera suposatuko du eta diru hori antolakuntzak jasoko du, galdutako edo hondatutako txartela ordezkatzeko.
60 kontrol egongo dira proban, bai motzan nola luzean. Beraz, kontuan izan SI modelo guztiek ez dutela balio, denek ez baitute “pikada” kopuru hori jasotzeko edukiera nahikoa. Probarako baliagarriak diren SI modeloak hauek dira: SI6, SI10, SI11 eta SIAC. Posible da edukiera txikiagoa duten beste SI modelo batzuk erabiltzea (SI5, SI8 eta SI9), baina beti izango da taldearen ardura bisitatu ditzakeen kontrol kopuru maximoa aurreikustea.
EMF (Euskal Mendizale Federazioa) edo FEDO (Federación Española de Orientación) erakundeen bidez federatuta ez dauden parte-hartzaileek eguneko lizentzia eskuratu beharko dute, 3€ ordainduta.
SI txartelaren alokairua eta eguneko lizentzia, izen-ematearekin batera ordainduko dira.
ARAUDIA
Probaren araudia Iberogaine elkarteak ezarritakoaren arabera izango da.
LEHIAKETAren ARAUAK: IBEROGAINE Elkartea
OSTATUAK
Berastegin eta Tolosaldean ostatu bila bazabiltza, jarraian dituzun estekak begiratu ditzakezu:
BAZTERRETXE landetxea (Berastegi)
ARGIÑENEA etxea (Berastegi)
Leitzako herri nafarra eta bere inguruak lehiaketa-gunetik gertu daude eta bertan ere topatu daitezke hainbat ostatu. Begiratu dezakezu hurrengo estekan:
Ostiralerako edo larunbaterako zoru gogorra nahi duenak Berastegin, formulario hau bete behar du:
Zoru GogorraLAGUNTZAILEAK


EMAITZAK
Emaitzak [PDF]
Partzialak [PDF]
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea