GOL 2025 Lizarrusti-Lareo urriak 12
Gipuzkoako Herri Orientazioko IX. GOL Ligako (2025) 5. proba urriaren 12an, igandean, ospatuko da Lizarrusti-Lareo zonaldean.
1.-EGITARAUA
Igandea, urriak 12
- 9:00 h Harrera irekitzen da Lizarrustiko mendateko aparkalekuan.
- 9:30 h Lehenengo irteerak (irteera puntura 30-40 minutu oinez daude aparkalekutik)
- 12:00 h Azkenengo irteerak
- 14:00 h Helmuga itxiera (balizak jasotzen hasi)
2.-INFORMAZIOA
Gipuzkoako Herri Orientazioko IX. GOL Ligako (2025) 5. proba urriaren 12an, igandean, ospatuko da Lizarrusti-Lareo zonaldean.
Harrera, Lizarrustiko mendateko aparkalekuan izango da.
INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA
Proba Aralarko Parke Naturalaren barruan ospatuko da, larre eta basoz osaturiko orientazio eremu paregabean! Eremu babestua izanik, ezinbestekoa izango da ingurunea errespetatzea, gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Txakurrarekin parte hartzen duenak, txakurra lotuta izan beharko du uneoro, hau da, irteera gunean, lasterketa eta helmuga gunean ere.
ZERBITZUAK
Gune natural batean antolatutako proba bat denez, ez dira zerbitzu bereziak eskeiniko. Ez daude inguruan komun publikoak.
Aparkalekuko aisi-guneak iturri bat, mahaiak eta aulkiak ditu.
3.-KOKAPENA
Klikatu hemen KOKAPENA aurkitzeko
Aparkalekua erraz beteko da eta beraz, MESEDEZ, partekatu ezazue kotxea. Lasterketa egunean leku gutxi egongo da autokarabanentzat.
4.-MAPA ETA TRAZATUAK
MAPA
Lareo urtegi inguruko mapa, Roberto Pascual “Paski”k egina da, 2023an, IOF araudia jarraituz. 2023ko udazkenean, orain dela bi urte Ipar Ligako proba batean estreinatu genuen, nahiz eta eremu horretan rogaine desberdinak eginak genituen aurretik.
Lasterketako zonaldea batez ere pagadi helduez osaturikoa da. Hortaz gain, basoaren barruan, momentu batzuetan kareharrizko zuloekin, dolina eta simekin, topatu gintezke, beraz argi ibili.
TRAZATUAK
Trazatuak GOTeko kide den Aran Lertxundik prestatu ditu.
Kontutan izan behar da gora behera handiko maldak daudela eta beraz, oso garrantzitsua da ibilbidea ondo aukeratzea desnibel altuak ekiditearren. Korrika egiteko orduan ere, zonalde batzuetan erraza izango da, pagadiak oso garbi bait daude. Pagadian zehar, batzuetan pago txikiekin topatuko zarete, garrantzizkoa izango da zonalde horietan abiadura moteltzea eta norabidea ez galtzea.
5.-IRTEERAK ETA HELMUGA
Harrera gunetik irteera gunera zintaz adieraziko da. 170 metroko desnibela eta 2,2 km-ko distantzia ibili beharko da irteera puntura (30-40 min inguru), beraz ondo kalkulatu denborak irteerak gehiegi atzeratu ez daitezen! Adi ibili 12:00etan ixten bait dira irteerak, garaiz ibili!
Helmuga Lareoko urtegi inguruan izango da, eta partaideek, berriz ere, aparkalekurako jetsiera egin beharko dute oinez.
Irteerak 2 minuturo emango dira (izenemate kopuruaren arabera).
Helmuga 14:00 tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu hortarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.
Irteteko, ez da beharrezkoa 09:30etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da, bainan kontutan izan irteera puntura dagoen denbora.
Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema egongo da aktibatuta.
Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da harrera-eremuan, aparkalekuan, amaitu ala ez amaitu lasterketa. Modu hontara mendian inor ez dela geratu ziurtatzen gara. Gogoratu helmugatik pasatzea!!
6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
- Gorria — 5,6 Km — 16 baliza — desnibela 280 m
- Laranja — 4,2 Km — 17 baliza — desnibela 250 m
- Horia — 2,5 Km — 11 baliza — desnibela 50 m
Desnibelaren balioa ibilbide hoberena hartuz gero kalkulatutakoa da. Ibilbidea gaizki hartuz gero balio hori bikoiztu daiteke…
ESKALAK
- Gorria — 1:10.000 — urrunkidetasuna 5m
- Laranja — 1:10.000 — urrunkidetasuna 5m
- Horia — 1:7.500 — urrunkidetasuna 5m
7.- INSKRIPZIOAK
Izena emanAparkalekuaren edukiera dela eta, partehartzaile kopurua 250 pertsonetara mugatuko da (laguntzaileak barne)
Inskripzio epea, urriaren 9ra arte egongo da irekita eta egun bereko gaueko 22:00tan itxiko da. Baliteke 250eko kopurua lehenago iristea eta ondorioz, lehenago ixtea. Beraz, kontu ibili eta EZ utzi azken momenturarte!
Mezua:
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne!
Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukera, aldez aurretik izena eman ez dutenei.
8.-KONTAKTUA
Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org
9.- LAGUNTZAILEAK

GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea