GOL / EHKO 2026 URDABURU

Gipuzkoako X. Herri Orientazio Ligako (GOL 2026) bigarren proba eta EHKOko (Euskal Herriko Kopa. Orientazioa) lehenengoa mendiko proba izango da, Aiako Harria Parke Naturalean. Orientaziorako ingurune pribilegiatu batean ospatuko da, Urdaburu mendiaren magalean, datorren otsailaren 15ean.

1.-EGITARAUA

Otsailak 15, igandea

  • 9:30. Lehiaketa Gunearen irekiera Susperregin (LG).
  • 10:00. Lehenengo irteerak.
  • 12:00. Azken irteerak.
  • 14:00. Probaren amaiera.

2.-INFORMAZIOA

2026ko X. GOLeko (Gipuzkoako Orientazio Liga) 2. proba eta EHKOko (Euskal Herriko Kopa. Orientazioa) 1. proba otsailaren 15ean, igandea, ospatuko da Urdaburun.

Lehiaketa Gunea (LG) Susperregin kokatuko da, eta irteera, berriz, Malbazarko lepoan egongo da.

Aurten ibilbide berri bat gehitu da GOL ligan eta EHKOko kategoriekin bat egingo du; beraz, parte-hartzaileek eskuragarri dauden lau ibilbideetako bat aukeratu beharko dute.

IBILBIDE MOTAK
Beltza: Teknikoa. Eskakizun fisiko eta tekniko oso altua, aldapa gogorrak egongo dira.
Gorria: Teknikoa. Etengabeko eskakizun fisiko eta mentala.
Laranja: Esperientzia teknikoa duten baina eskakizun fisiko txikiagoa nahi duten pertsonentzat.
Horia: Modu autonomoan parte hartzen hasten diren hasiberrientzat eta haur txikiak dituzten familientzat.

(xehetasun gehiago ibilbideen atalean)

Parte-hartzaileek SPORTident kronometratze-sistema eramango dute kontrol-puntuetatik igarotzea erregistratzeko. Helmugara iristean, datuak deskargatu eta euren emaitzak ikusi ahal izango dituzte. Derrigorrezkoa da Lehiaketa Guneko SportIdent mahaitik deskargatzera pasatzea, nahiz eta ibilbidea osatu ez izan, antolakuntzari itzuleraren berri emateko.

INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA

Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!

Proba Babestutako Espazio Natural batean garatuko da, Natura 2000 Sarekoa, Aiako Harria Parke Naturalean. Ingurunea errespetatzea derrigorrezkoa da, eta gogorarazten da EZ dela baimenduko txakurrekin parte hartzea.

3.-KOKAPENA

Esteka honen bidez, eremu enbargatuari, lehiaketa-guneari eta gutxi gorabeherako irteera-puntuari buruzko informazioa duzue:

https://www.google.com/maps/d/u/1/edit?mid=1BNi-RODJnSUxw7bzJBI6Fqi17qCnK0o&usp=sharing

4.-APARKALEKUA

Guztiz debekatuta dago probaren aurreko gauean Susperregi inguruan lo egitea. Horretarako, Listorretako autokarabana-aparkalekua erabil daiteke. (Ikus probaren kokapenak).

Guztiz debekatuta dago Listorretatik Susperregira autokarabanaz igotzea, Susperregiko aparkalekua mugatua baita eta ez baita bateragarria gainerako erabiltzaileekin. Kasu horretan, taldekideekin lehiaketa-gunera sartzeko modua koordinatzea eskatzen da, eta posible ez balitz, antolakuntzarekin harremanetan jartzea.

Probako aparkalekua Susperregin izango da. Antolakuntzak aparkalekua eta sarbide zein irteera pisten funtzionamendu egokia kontrolatuko du, orientatzaileen zein Parke Naturaleko bisitarien ibilgailuen fluxu egokia ahalbidetzeko.

Susperregiko sarbide eta irteera pistak biribilgune gisa funtzionatuko du; sarrera eta irteera norabide bakarrekoa izango da, erlojuaren kontrako noranzkoan.

5.-MAPAK ETA TRAZATUAK

MAPA

Mapa honen lehen edizioa 2016an egin zen (Antunes eta Barbera), eta berriki eguneratu da, 2025ean (J.M. Galvez Flores, Rescnav).

TRAZATUAK

Trazatuak Ibon Goikoetxeak egin ditu, GOTeko kidea.

6.- IRTEERAK ETA HELMUGAK

Lehiaketa Gunea Susperregin egongo da, eta irteera zein helmuga Malbazar inguruan izango dira (20 minutu inguru oinez). Beraz, arropa Malbazarko irteera-gunean utzi ahal izango da, eta osasun-asistentzia ere Malbazaren egongo da.

Lehen irteera 10:00etan izango da eta azkena 12:00etan. Lehiaketa 14:00etan itxiko da, eta parte-hartzaile bakoitzaren ardura da ordu horretarako helmugara itzultzea. Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik hartuko parte-hartzaileak ordu horretatik aurrera proban jarraitzea erabakitzen badu. Kategoria guztietarako proba egiteko gehienezko denbora 120 minutukoa izango da.

Garrantzitsua: pintzak Susperregiko LGan banatuko dira, eta derrigorrezko deskarga ere Susperregin egingo da. (Derrigorrezkoa da, parte-hartzaile guztiak itzuli direla ziurtatzeko).

7.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK

Proba ohiko proba lineal bat izango da eta 4 kategoria izango ditu. Laster argitaratuko dira horien ezaugarriak.

  • Beltza. 5,2 Km. 14 baliza. 370 m desnibel. E 1:10.000
  • Gorria. 4,6 Km. 14 baliza. 300 m desnibel. E 1:10.000
  • Naranja. 3,7 Km. 12 baliza. 250 m desnibel. E 1:10.000
  • Horia. 2,2 Km. 9 baliza. 150 m desnibel. E 1:7.500

Lehiaketa-eremua ia %100ean basoa da, espezie mosaiko aldakorrarekin (hariztia, pagadia, pinudia, eukaliptoa, beste konifera batzuk) eta aldapa moderatu-gogorrekin. Terrenu zorrotza da, bai fisikoki bai teknikoki; estrategia eta egoera fisikoa gakoak izango dira proba burutzeko.

Berezitasun gisa, aipatu behar da ezagutzen den ikaztegi dentsitate handiena duen orientazio-mapa izan daitekeela. 300 ikaztegi baino gehiago daude identifikatuta eremuan, eta horrek orientaziorako oso elementu garrantzitsu bihurtzen ditu.

Era berean, nabarmendu behar da ikaztegien (zirkulu marroia, 530.1 sinboloa) eta eroritako zuhaitzen erroen (triangelu marroia, 115 sinboloa) arteko sinbologia-aldea.

8.-IZEN-EMATEAK

Izen-ematea 2026/02/12an, osteguna, 22:00etan amaituko da.

EZ DIRA 250 IZEN-EMATE BAINO GEHIAGO ONARTUKO; beraz, azken unera arte ez uztea eskatzen da, balitekeelako izen-ematea lehenago ixtea kupoa betez gero.

Parte-hartzaile guztiek izena emanda egon behar dute, nahiz eta laguntzaile gisa soilik parte hartu. Alokatutako SPORTident pintzak Lehiaketa Gunean (LG) jasoko dira. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira.

Antolakuntzak iparrorratzak ditu maileguan uzteko, izakinak amaitu arte. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordaindu beharko dira.

Derrigorrezkoa da Proba Asegurua kontratatzea (3 € parte-hartzaile bakoitzeko), federatuta dauden pertsonentzat izan ezik (FEDO lizentzia edo Mendi lizentzia). Izena eman ez duten laguntzaileek asegurua eskatuta izan beharko dute (FEDO edo EMFn federatuta egon ezean); ez dute pintzarako eskubiderik izango, baina mapa gehigarriak eska ditzakete.

Antolakuntzak ez du bermatzen aurretik izena eman ez duten pertsonen parte-hartzea, eta izen-ematea aurretik ixteko eskubidea gordetzen du, parte-hartzaile kopurua gaindituz gero.

Izen-ematea Deporticket bidez egingo da:

Izena eman

9.- LAGUNTZAILEAK





10.- EMAITZAK


Emaitzak [PDF]

Partzialak

Partzialak [PDF]
Partzialak [obasen.orientering.se]

11.- ARGAZKIAK


Argazkiak