Izan Bazkide

GOTeko bazkidea izateak abantaila ezberdinak dakartza:

  • Taldeak prestatzen dituen jarduera ezberdinetan (entrenamenduak, ikastaroak, lasterketak, e.a.) dohainik edo deskontuarekin parte hartzeko aukera.
  • Ipar Ligan, Espainiako Orientazio Ligan eta GOL probetan izen-ematearen tramitazioak taldeak egingo lituzke.
  • Orientazio zein Mendi federazioko aseguru-txartela tramitatzeko eskubidea.
  • Lasterketa ofizialetan orientazio elkarte bateko kide gisa parte hartzeko eskubidea (zenbait lasterketatan ezinbestekoa).
  • Lasterketetan parte hartzeko bazkideei pintza elektronikoak maileguan utziko zaizkie.

2026ko lizentziak

Bakoitzaren saldoko diruarekin egingo dira ordainketak.
Lizentziak ez dira martxan jarriko diru nahikoa ez badago.
Mendi edo FEDO lizentzia kuotei GOT bazkide-kuota gehitu behar zaie.

Azpian daude aurtengo kuotak eta izena emateko formularioak: beharrezkoak dituzun formularioak osatu eta ordainketa gure kontuan egin ondoren, justifikabidea bidali email honetara zure IZEN-ABIZENEKIN: bazkidetza@gotorientazioa.org
IBAN: ES47 2095 5065 2091 1347 7132

GOT bazkidea

Izena emateko formularioa

* Formulario bazkide berrientzat bakarrik da.

GOT bazkidea Kuota
18 urte edo gehiago 10 €
18 urte baino gutxiago 5 €

FEDO lizentzia prezioak

Izena emateko formularioa
21 urte edo gehiago 20 urte edo gutxiago
FEDO lizentzia berritzea 72,5 € 30,5 €
FEDO lizentzia lehen aldiz egitea (1. urtekoa, berriak) 42,5 € 26,5 €

EMF – Euskal mendia federazioa

Izena emateko formularioa
Mendian federatu lizentziak 2026 tarifak Ohiko lizentziak Gehigarriak
Mendian federatzea Federatzea + Pirinioak (19€) Mendi bizikleta Eski alpetarra Snow-A + eski
Infantilak / A.T 26€ 45€ 22€ 39€ 51€
Gazteak 32€ 51€
Nagusiak 96€ 115€
Onuradunak 88€ 107€
65 urtetik gora 72€ 91€

Beste aukera batzuk ere badaude (mundua, espedizioak, …) norbaitek behar balitu, komentatu.