CALAHORRA (ERRIOXA) 2017ko IPAR LIGAKO 2. PROBA
Ipar ligako 2. proba Calahorrako Perdigero urtegiaren hegoaldean ospatu da .
Aurreko proban bezala, oraingoan ere GOTetik talde bat joan zen orientazioaz gozatzeko asmoz. Guztira 20 joan ziren. Probaren antolatzailea CRON (Club Riojano de Orientación en la Naturaleza) kluba izan zen.
Proba ofiziala igandean izanda ere larunbatean, entrenamendu moduan, rogaine bat antolatu zuten CRONekoek Perdigero urtegiaren iparraldean. Buztinezko karkaba eta trokartez beteriko zonaldea da (Yasa izenez ezagutzen da bertan) eta ez da erraza orientatzea beraz, ondo etorri zitzaien partehartzaileei entrenamendu hau egitea iganderako prest egoteko. Hala eta guztiz ere, larunbatean entrenatu ez zirenek igandean ere entrenatzeko aukera izan zuten Model Event-aren bitartez.
GOTekoek, oraingoan ere ezin dira kexatu lortutako emaitzekin! Gehiengoak primeran egin zuen; Kimetz Galarraga lehena izan zen bere kategorian (M-21ean), Alain Goikoetxea bigarren (Open Horia), Oscar Marañon bigarren (Open Gorria), Unax Galarraga M-18an hirugarren eta Ana Lopez ere 3.en F-45ean. Iker Gisasola hasi berri da orientazio munduan eta bigarren egin zuen M-14,
ZORIONAK berari eta beste guztiei ere!




