Boletina

GOL 2026 Errenteria, azaroak 15 | GOL 2026 Errenteria, 15 de noviembre

EUS Gipuzkoako X. GOL Ligako 6. eta azken proba Errenterian izango da, azaroaren 15ean, igandean. Hiri-proba izango da, Galtzalaborda, Beraun eta Alaberga auzoetan zehar, eta harrera-gunea Aimar Parkean egongo da. Irteerak: 10:00etatik 12:00etara. Hasiberrientzako hastapen-ikastaroa: 10:30ean. Helmugaren itxiera eta GOL Ligako sari-banaketa: 13:30ean. Izena emateko azken eguna: azaroaren 12a, osteguna. Informazio guztia eta izen-ematea: GOL 2026 Errenteria ESP La 6ª …

Jarraitu irakurtzen »

OIARTZUN – EMAITZAK ETA IBILBIDE OPTIMOA

Oiartzungo orientazio proba urbanoko emaitzak argitaratu dira! Gainera, trazatzaileak proposatutako ibilbide optimoa duen mapa ere eskuragarri dago. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Informazio gehiago Hurrengo proban ikusiko dugu elkar!

Jarraitu irakurtzen »

ZUZENKETA – IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA EKAINAK 4 – OIARTZUN

Aurreko mezuan akats bat zegoen. Ekainak 4, Asteazkena, gabeko 10:00etan da azken eguna Oiartzungo orientazio proba urbanoan izena emateko, ez osteguna. Ez galdu ekainaren 7an ospatuko den proba zirraragarri honetan parte hartzeko aukera. Informazio gehiago: https://gotorientazioa.org/gol-2025-oiartzun-urbana-ekainak-7/ Partekatu zure lagunekin eta Oiartzunen ikusiko dugu elkar!

Jarraitu irakurtzen »

Berastegiko Rogainearen buletina argitaratu da!

Berastegiko VI. Rogainearen buletina argitaratu berri dugu! 2025eko ekainaren 21ean ospatuko den proba honek 8 orduko eta 3 orduko modalitateak eskainiko ditu. Buletinean probaren informazio guztia aurkituko duzu: kokapena, egitaraua, izen-emateak, araudia eta informazio teknikoa. Gainera, IbeRogaine Zilar Ligako hirugarren proba izango da. Buletina deskargatu Probaren informazioa

Jarraitu irakurtzen »