GOL 2025 – Usurbil – 2025ko Otsailak 9
2025eko Gipuzkoako IX. Orientazio Ligako (GOL) 1. proba otsailaren 9an, igandean, jokatuko da Usurbilen.
INFORMAZIOA
Lehiaketa Gunea eta irteera Askatasuna Plazan egongo dira.
Partehartzaileek “open” mailako hiru ibilbideetako bat egin beharko dute, aukeran: horia, laranja edo gorria.
Parte hartzen duten pertsonek SPORTident kronometraje sistema bat eramango dute kontrol guneetatik pasatu direla erregistratzeko. Helmugara iristean, deskargatu egingo dute eta emaitzak ikusi ahal izango dituzte.
Nahiz eta ibilbidea guztia ez osatu, bukatutakoan, derrigorrezkoa izango da Lehiaketa Guneko SPORTident mahaitik pasatzea. Modu horretan, antolakuntzak jakin ahal izango du partehartzaile guztiak itzuli direla.
Iturri ugari daude ibilbide osoan, baita Lehiaketa Zentroaren inguruan ere. Ez da hornidura-gunerik egongo.
Dutxak egongo dira kiroldegian. Kiroldegia 9.00etatik 13.30era zabalik. Dutxan sartzeko azken ordua 13.00etan izango da..
KOKAGUNEA
Froga Usurbilgo herrigunean jokatuko da
INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Derrigorrezkoa izango da herri osoan dauden paperontziak erabiltzea eta hiri ingurua, parkeak edo berdeguneak ez kaltetzea. Era berean, hiri elementu guztien erabilera arduratsua egin beharko da.
IZEN EMATEA
Izena emateko epea 2025/02/06an, osteguna, amaituko da 22:00etan
PARTEHARTZAILE GUZTIEK eman beharko dute izena, soilik laguntzaile modura badoaz ere.
Alokairuan utzitako SPORTident pintzak Lehiaketa Gunean jasoko dira. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira pintza bakoitzeko.
Antolakuntzak iparrorratzak utziko dizkie behar duten partehartzaileei, horien amaitu arte. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordindu beharko dira.
Derrigorrezkoa izango da LASTERKETAKO ASEGURUA kontratatzea (2 € pertsonako). FEDOko edo Mendiko Lizentzia dutenak salbuetsita egongo dira.
Izena eman gabeko laguntzaileek ere asegurua kontratatu beharko dute (aurretik aipatutako salbuespenekin) eta ez dute mapa eta pintza hartzeko eskubiderik izango.
Lasterketare egunean bertan egindako izen-emateek edo aldaketek 2€ko gainkargua izango dute.
Antolakuntzak ez du parte hartzeko aukerarik bermatzen aurrez izena eman ez duten pertsonentzat. Modu berean, antolakuntzak izen-ematea lehenago ixteko eskubidea gordetzen du, aurreikusitako izen-emate kopurua gainditzen bada.
Izen-emateak Deporticket plataformaren bitartez gauzatuko dira:
IZEN EMATEAOrdainketa egin aurretik, komenigarria da ondo baieztatzea diru kopurua izena eman nahi duten parte-hartzaile kopuruaren araberakoa dela, probaren egunean arazoak saihesteko.
Derrigorrezkoa da parte-hartzaile guztiek helmugatik igarotzea, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolakuntzak ekitaldiaren amaieran parte hartzailerik galdu ez dela ziurtatzeko.
IRTEERAK ETA HELMUGARATZEAK
- 9:30tan Lehiaketa gunearen irekitzea.
- 10:00etan Lehenengo irteerak.
- 12:00tan Azken irteerak.
- 14:00tan Helmuga itxiera.
Irteera Lehiaketa Gunetik gertu egongo da, Askatazuna Plazan.
Lasterketa hasteko, ez da beharrezko izango bertan egotea goizeko 10:00etako. Nahikoa izango da irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago Lehiaketa Gunera azaltzea.
Irteerak modu mailakatuan emango dira, parte-hartzaileak bi minutuz behin aterako direlarik.
IBILBIDEAK
Ibilbideak formatu linealean izango dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena jarraitu beharko da.
- Gorria: – Teknikoa eta sasoi onean egotea eskatuko du
- Laranja: – Ez hain teknikoa, baina orientatzeko ezagutzak eduki beharko dira
- Horia: – Hasiberrientzat eta familientzat.
MAPA
Usurbilen herri barruko orientaziorako mapa berria estreinatuko dugu, Ricardo García Dengrak 2024an kartografiatua.
Lasteketa ingurune urbanoan zehar jokatuko da batez ere, baina, noizbehinka, parke edo baso txikiren batetik pasako da.
HARREMANETARAKO
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin info@gotorientazioa.org helbidean.
LAGUNTZAILEAK

GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea