GOL 2026 Errenteria

Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 6. eta azkenengo proba Errenterian jokatuko da, azaroaren 15ean, igandean. Kasu honetan, hiri-proba izango da.

1.-EGITARAUA

  • 09:30 Harrera-gunea irekiko da Errenteriako Aimar Parkean (Urdaburu kalea, Galtzalaborda).
  • 10:00 Lehen irteerak.
  • 10:30 Hasi berrientzako hastapen ikastaroa harrera gunean.
  • 12:00 Azken irteera.
  • 13:00 X. Gipuzkoako Orientazio Ligaren sari banaketa.
  • 13:30 Helmugaren itxiera (balizak jasotzen hasiko gara).

2.-INFORMAZIOA

Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 6. eta azkenengo proba Errenterian jokatuko da, azaroaren 15ean, igandean. Kasu honetan, hiri-proba izango da.

Harrera eta helmuga Aimar Parkean kokatuko dira (Urdaburu kalea, Galtzalaborda).

Parte-hartzaile bakoitzak “open” mailako lau ibilbideetako bat osatu beharko du. Ibilbide bakoitza horrela dago banatuta:

  • Open Horia: Bakarka hasten diren haurrentzat eta familientzat zuzendutako ibilbidea.
  • Open Laranja: Esperientzia teknikoa baina eskakizun fisiko baxuagoa duen ibilbidea.
  • Open Gorria: Teknikoa. Eskakizun fisiko eta tekniko jarraitua duen ibilbidea.
  • Open Beltza: Teknikoa. Eskakizun fisiko eta tekniko handia duen ibilbidea.

KONTUZ! Trafiko handiko herria ez bada ere, kaleak ez dira moztuta egongo. Beraz, errepideak gurutzatzeko orduan, parte-hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango eta zebrabideak erabiltzea hobesten da.

Parte-hartzaileek SportIdent pintzak eramango dituzte euren ibilbideak kronometratzeko eta kontrol guztietatik pasa direla erregistratzeko. Probaren aurretik harrera-gunean jasoko dute pintza, eta proba amaitutakoan itzuli.

MATERIALA

Proban parte hartu ahal izateko, SportIdent pintza elektronikoa eta iparrorratza behar dira. Klubak baditu hainbat iparrorratz, ez daukatenei uzteko, baina kopurua mugatua da. SportIdent pintzak alokatu ahal izango dira eta izena ematerakoan eskatu beharko da. Pintza harrera-gunean jasoko da eta NAN utziko da, fidantza moduan. Probaren ondoren, pintza itzuliko da, NAN-a berriro jasoz. Pintza galduz gero, bere balioa ordaindu beharko da (40 €).

ZERBITZUAK

Probaren harrera-eremuan ez da zerbitzu berezirik eskainiko. Ez da dutxarik egongo eskuragarri.

Aparkalekuak eta proba-eremuaren mapa: https://www.google.com/maps/d/embed?mid=1F8fIbT3rnrHGCyo8OKReSHFvietNW9I&ehbc=2E312F

INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA

Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!

Derrigorrezkoa da herri osoan zehar dauden paperontziak erabiltzea eta herri-gunea, parkeak edo berdeguneak ez kaltetzea eta hiri-elementu guztiak arduraz erabiltzea.

3.-KOKAPENA

Proba Errenterian, Galtzalaborda, Beraun eta Alaberga auzoetan zehar jokatuko da.

Proba-eremua, harrera-gunea, irteera eta aparkalekuak mapan: https://www.google.com/maps/d/embed?mid=1F8fIbT3rnrHGCyo8OKReSHFvietNW9I&ehbc=2E312F

4.-MAPAK ETA TRAZATUAK

MAPA

[Mapa nork egin duen, zehazteke]

TRAZATUAK

Ibilbideak Joseba Karrikiri Garañok prestatu ditu.

5.-IRTEERA ETA HELMUGA

Irteera harrera-gunetik gertu egongo da. Helmuga, aldiz, harrera-gunearen ondoan. Irteerak bi minuturo emango dira (izen-emate kopuruaren arabera).

Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harrera-gunetik pasatzea nahikoa da.

Helmuga 13:30ean itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema aktibatuta egongo da. Lasterketa amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da harrera-eremuan, ibilbidea amaitu ala ez amaitu. Modu honetara inor ez dela galduta geratu ziurtatzen dugu.

6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK

IBILBIDEAK

Ibilbideek formatu lineala izango dute, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena jakin bat egongo da. Ibilbidearen hasiera triangeluak markatzen du, eta bertan ez da kontrol elektronikorik egongo, irteeran pikatuko delako. Ibilbidearen amaierak bi zirkunferentzia zentrokideek markatzen dute. Bertan FINISH kontrola egongo da.

  • Beltza: [zehazteke]
  • Gorria: [zehazteke]
  • Laranja: [zehazteke]
  • Horia: [zehazteke]

Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: distantziak handitu daitezke, hartutako ibilbidearen arabera, bikoitza izatera iritsi daitekeelarik.

ESKALAK

  • Beltza: [zehazteke]
  • Gorria: [zehazteke]
  • Laranja: [zehazteke]
  • Horia: [zehazteke]

KONTUZ! Trafiko handiko herria ez bada ere, errepideak ez dira itxita egongo, beraz, errepideak kontuz gurutzatzea eskatzen da eta zebrabideak erabiltzea hobesten da. Gogoratu parte-hartzaileek ez dutela inolako lehentasunik.

7.-IZEN-EMATEA

Izen-emateak Deporticket plataformaren bitartez gauzatuko dira.

Izena emateko epea azaroaren 12an, ostegunean, itxiko da gaueko 24:00tan.

Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme-alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira, eskolarteko gisa eman dezakete izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.

PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne. Antolakuntzak ez du parte hartzeko aukerarik bermatzen aurrez izena eman ez duten pertsonentzat. Egun bertako izen-emateek gainkostua izango dute.

Izen emateko epea amaitu ondorengo aldaketek 1 €ko gainkargua izango dute eta egun bertan badira 3 €koa.

Nahitaezkoa da proba-asegurua kontratatzea (3 € parte-hartzaile bakoitzeko), federatutako pertsonen kasuan izan ezik (FEDO lizentzia edo mendiko lizentzia). Izena eman ez duten laguntzaileek asegurua eskatu beharko dute (FEDOn edo EMFn federatuta ez badaude), eta ez dute maparako edo SportIdenterako eskubiderik izango.

Erakundeak mailegurako iparrorratzak ditu, izakinak agortu arte. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordaindu beharko dira. Alokatutako SPORTident pintzak Harrera gunean jasoko dira. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira.

[Izen-ematerako Deporticket esteka, zehazteke — gehituko da Deporticket-eko gertaera sortu ondoren]

8.-LAGUNTZAILEAK

[Laguntzaileen logoak laster gehituko dira]

KONTSULTATU BAITA ERE

IX. GOL Liga hastera doa!

Badator, berriz ere, Gipuzkoako Orientazio Liga Herrikoia! Orientazio kirola eta Gipuzkoako txoko berriak ezagutu nahi …