GOL 2026 Segura
Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 5. proba Seguran jokatuko da, ekainaren 14an, igandean. Kasu honetan, hiri-proba izango da.
1.- EGITARAUA
Ekainaren 14, igandea
- 9:30 h Harrera-gunea irekiko da Segurako Juan Deuna Plazan.
- 9:45 h Azalpen txiki bat emango da orientazioa ezagutzen ez duten guztientzat.
- 10:00 h Lehen irteerak.
- 12:00 h Azken irteerak.
- 13:30 h Helmugaren itxiera (balizak jasotzen hasiko gara).
2.- INFORMAZIOA
Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 5. proba Seguran jokatuko da, ekainaren 14an, igandean. Kasu honetan, hiri-proba izango da.
Harrera eta helmuga Juan Deunaren Plazan kokatuko dira.
Parte-hartzaile bakoitzak “open” mailako lau ibilbideetako bat osatu beharko du. Ibilbide bakoitza horrela dago banatuta:
– Open Horia: Bakarka hasten diren haurrentzat eta familientzat zuzendutako ibilbidea.
– Open Laranja: Esperientzia teknikoa baina eskakizun fisiko baxuagoa duen ibilbidea.
– Open Gorria: Teknikoa. Eskakizun fisiko eta tekniko jarraitua duen ibilbidea.
– Open Beltza: Teknikoa. Eskakizun fisiko eta tekniko handia duen ibilbidea.
KONTUZ! Trafiko handiko herria ez bada ere, kaleak ez dira moztuta egongo. Beraz, errepideak gurutzatzeko orduan, parte-hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango eta zebrabideak erabiltzea hobesten da.
Parte-hartzaileek SportIdent pintzak eramango dituzte euren ibilbideak kronometratzeko eta kontrol-guztietatik pasa direla erregistratzeko. Probaren aurretik harrera-gunean jasoko dute pintza, eta proba amaitutakoan itzuli.
Egunean bertan kontuan izan beharreko jarraibideak:
- Izena eman eta SportIdent pintza alokairuan eskatu badut:
- Zure pintza jaso harrera-gunean.
- Irteerara joan.
- Irteera kronometratua.
- Izena eman eta SportIdent pintza propioa badaukat:
- Irteerara zuzenean joan.
- Irteera kronometratua.
Ibilbideek formatu lineala izango dute, hau da, balizak aurkitzeko ordena ezarrita egongo da.
Ibilbidearen hasiera triangeluak markatzen du, eta bertan ez da kontrolik egongo.
![]()
Ibilbidearen amaierak bi zirkunferentzia zentrokideek markatzen dute. Bertan FINISH kontrola egongo da.
![]()
Helmuga zeharkatu ostean, pintza deskargatu beharko da harrera-gunean. Orduan, denborak erakusten dituen papertxoa jasoko da.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da harrera-gunetik pasatzea, antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzaile guztiak itzuli direla eta inor falta ez dela.
MATERIALA
Proban parte hartu ahal izateko, SportIdent pintza elektronikoa eta iparrorratza behar dira. Klubak baditu hainbat iparrorratz, ez daukatenei uzteko, baina kopurua mugatua da. SportIdent pintzak alokatu ahal izango dira eta izena ematerakoan egin behar da eskatu beharko da. Pintza harrera-gunean jasoko da eta NAN utziko da, fidantza moduan. Probaren ondoren, pintza itzuliko da, NAN-a berriro jasoz.
Pintza galduz gero, bere balioa ordaindu beharko da (40 €)
ZERBITZUAK
Probaren harrera-eremuan ez da zerbitzu berezirik eskainiko.
Dutxak erabiltzeko aukera egongo da Baratze Pilotalekuan (harrera gunetik 300 metrora). Aparkalekua harrera-gunetik kilometro batera (15 minutu) egongo denez, motxilak uzteko lekua jarriko da bertan.
INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Derrigorrezkoa da herri osoan zehar dauden paperontziak erabiltzea eta herri-gunea, parkeak edo berdeguneak ez kaltetzea eta hiri-elementu guztiak arduraz erabiltzea.
3.- KOKAPENA
Proba Segura herrian zehar jokatuko da.
Bertako bizilagunen eguneroko bizitzan ahalik eta gutxien eragiteko, aparkalekua herriaren sarreran dagoen Aizkoeta industriagunean jarriko da, harrera-gunetik kilometro batera, gutxi gorabehera (15 minutu oinez).
Proba herri barruan jokatuko denez, joko garbiaren eta kiroltasunaren izenean, aparkalekutik harrera-gunera joateko markatutako bidetik joatea eskertuko genizueke (zinten bidez adierazita egongo da).
https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1ZHYU_7o7oPo1ciBfH4vWhML3nRvgtIE&usp=sharing
4.- MAPAK ETA TRAZATUAK
MAPA
Roberto Pascual “Paski”-k 2021ean egindako mapa, IOF araudia jarraituz.
TRAZATUAK
Ibilbideak Urko Mitxelena Beti eta Ekain Mitxelena Tomas GOTeko kideek egin dituzte.
5.- IRTEERA ETA HELMUGA
Irteera harrera-gunetik metro gutxira egongo da. Helmuga, aldiz, harrera-gunearen ondoan. Irteerak bi minutuero emango dira (izen-emate kopuruaren arabera).
Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harrera-gunetik pasatzea nahikoa da.
Helmuga 13:30tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.
Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema aktibatuta egongo da. Lasterketa amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da harrera-eremuan, ibilbidea amaitu ala ez amaitu. Modu hontara inor ez dela galduta geratu ziurtatzen dugu.
6.- IBILBIDEAK ETA ESKALAK
IBILBIDEAK
Ibilbideek formatu lineala izango dute, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena jakin bat egongo da.
Ibilbidearen hasiera triangeluak markatzen du, eta bertan ez da kontrol elektronikorik egongo, irteeran pikatuko delako. Ibilbidearen amaierak bi zirkunferentzia zentrokideek markatzen dute. Bertan FINISH kontrola egongo da.
- Beltza:
- Gorria:
- Laranja:
- Horia:
Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: distantziak handitu daitezke, hartutako ibilbidearen arabera, bikoitza izatera iritsi daitekeelarik.
ESKALAK
- Beltza: urrunkidetasuna 2,5 m
- Gorria: urrunkidetasuna 2,5 m
- Laranja: urrunkidetasuna 2,5 m
- Horia: urrunkidetasuna 2,5 m
KONTUZ! Trafiko handiko herria ez bada ere, errepideak ez dira itxita egongo, beraz, errepideak kontuz gurutzatzea eskatzen da eta zebrabideak erabiltzea hobesten da. Gogoratu parte-hartzaileek ez dutela inolako lehentasunik.
MAPA BI ALDETARA
Hain eremu txikian baliza kopuru handia dagoenez, maparen bi aldeak erabili dira ibilbideak hobeto ikusteko. Hori ibilbide Laranja, Gorrian eta Beltzan aurkituko da.
Deskribapen-orrian honela adierazten da:

Mapan, aldiz, horrela adieraziko da:

7.- IZEN-EMATEA
Izen-emateak Deporticket plataformaren bitartez gauzatuko dira.
Izena emateko epea ekainak 10ean, asteazkenean, itxiko da gaueko 23:00tan. Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme-alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira, eskolarteko gisa eman dezakete izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne. Antolakuntzak ez du parte hartzeko aukerarik bermatzen aurrez izena eman ez duten pertsonentzat. Egun bertako izen-emateek gainkostua izango dute.
Izen emateko epea amaitu ondorengo aldaketek 1 €ko gainkargua izango dute eta egun bertan badira 3 €koa.
Modu berean, antolakuntzak izen-ematea lehenago ixteko eskubidea gordetzen du, aurreikusitako izen-emate kopurua gainditzen bada.
Nahitaezkoa da proba-asegurua kontratatzea (2 € parte-hartzaile bakoitzeko), federatutako pertsonen kasuan izan ezik (FEDO lizentzia edo mendiko lizentzia). Izena eman ez duten laguntzaileek asegurua eskatu beharko dute (FEDOn edo EMFn federatuta ez badaude), eta ez dute maparako edo SportIdenterako eskubiderik izango.
Erakundeak mailegurako iparrorratzak ditu, izakinak agortu arte. Iparrorratza galduz gero, 10€ ordaindu beharko dira.
Alokatutako SPORTident pintzak Harrera gunean (CC) jasoko dira. Sportident-a galduz gero, 40€ ordaindu beharko dira.
Ordainketa egin aurretik, inskripzioaren zenbatekoa parte-hartzaileen kopuruarekin bat datorrela egiaztatu beharko da, probaren egunean gorabeherarik gerta ez dadin.
Izen-ematea Deporticket bidez egingo da:
Izena eman8.- LAGUNTZAILEAK


GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea