Berriak

LIZARRUSTI – Ibilbide iraunkorra

LIZARRUSTIko ibilbide iraunkorra Lizarrusti inguruan 2 orientazio ibilbide iraunkor gauzatu dira. Interneten edo turismo bulegoan eskura daitezkeen orientazio mapen laguntzarekin, zailtasun ezberdineko 2 ibilbide egin ahal izango dira.   HORIA Ikusi LARANJA Ikusi

Jarraitu irakurtzen »

OIARTZUN – EMAITZAK ETA IBILBIDE OPTIMOA

Oiartzungo orientazio proba urbanoko emaitzak argitaratu dira! Gainera, trazatzaileak proposatutako ibilbide optimoa duen mapa ere eskuragarri dago. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Informazio gehiago Hurrengo proban ikusiko dugu elkar!

Jarraitu irakurtzen »

ZUZENKETA – IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA EKAINAK 4 – OIARTZUN

Aurreko mezuan akats bat zegoen. Ekainak 4, Asteazkena, gabeko 10:00etan da azken eguna Oiartzungo orientazio proba urbanoan izena emateko, ez osteguna. Ez galdu ekainaren 7an ospatuko den proba zirraragarri honetan parte hartzeko aukera. Informazio gehiago: https://gotorientazioa.org/gol-2025-oiartzun-urbana-ekainak-7/ Partekatu zure lagunekin eta Oiartzunen ikusiko dugu elkar!

Jarraitu irakurtzen »

Berastegiko Rogainearen buletina argitaratu da!

Berastegiko VI. Rogainearen buletina argitaratu berri dugu! 2025eko ekainaren 21ean ospatuko den proba honek 8 orduko eta 3 orduko modalitateak eskainiko ditu. Buletinean probaren informazio guztia aurkituko duzu: kokapena, egitaraua, izen-emateak, araudia eta informazio teknikoa. Gainera, IbeRogaine Zilar Ligako hirugarren proba izango da. Buletina deskargatu Probaren informazioa

Jarraitu irakurtzen »

GOL 2025 – Usurbil

Hemen da 2025eko GOL liga herrikoia! Lehen proba Usurbilen izango da otsailaren 9an. Izena emateko epea irekita. Ez galdu orientazioaz gozatzeko aukera! Informazio gehiago eta izen mateak: GOL 2025 – Usurbil – 2025ko Otsailak 9

Jarraitu irakurtzen »

IX. GOL Liga hastera doa!

Badator, berriz ere, Gipuzkoako Orientazio Liga Herrikoia! Orientazio kirola eta Gipuzkoako txoko berriak ezagutu nahi badituzu, hemen duzu aukera paregabea! Bakarka, lagunartean edo familian, nahi duzun bezala, GOL Ligak orientazio kirola ezagutu eta GOTzatzeko aukera paregabea eskaintzen dizu. Hauxe da 2025ko GOL Ligaren egutegia. Lehen proba Usurbilgo herrigunean izango da, otsailaren 9an, eta izen ematea irekita dago jada. Animatu!

Jarraitu irakurtzen »

ZARAUTZ – Ibilbide iraunkorra

ZARAUZko ibilbide iraunkorra Zarauzko Udalak 3 orientazio ibilbide iraunkor gauzatu ditu Vista Alegre, Santa Barbara eta Zingira inguruan, guztiak ere herriko eraztun berde urdina osatzen duten eremuetan. Interneten edo turismo bulegoan eskura daitezkeen orientazio mapen laguntzarekin, zailtasun ezberdineko 3 ibilbide egin ahal izango dira.   HORIA Ikusi LARANJA Ikusi GORRIA Ikusi

Jarraitu irakurtzen »