GOL 2024 – Aittola-Xoxote – 2024ko Apirilak 14

Izen ematea itxi da. Eskuragarri zeuden plazak agortu dira.

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 2. proba apirilaren 14ean (igandea) izango da, Aittola-Xoxote, Azkoitian.

1.-PROGRAMA 

Igandea, Apirilak 14

  • 9:00 h   Harrera irekitzen da Aittolako  aisi-gunean, aparkalekuan.
  • 9:30 h   Lehenengo irteerak
  • 12:00 h  Azkenengo irteerak OPEN LARANJA eta GORRIA
  • 12:30 h   Azkenengo irteerak OPEN HORIA
  • 14:00 h  Meta ixten da

2.-INFORMAZIOA

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 2. proba apirilaren 14ean (igandea) izango da, Aittola-Xoxote, Azkoitian.

Harrera, Aittolako aisi-gunean, aparkalekuan jarriko da. 

3.puntuan. KOKAPENA, google maps-en enlazea bidaltzen da.

INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA

Red Natura 2000 ren barruan dagoen eremu natural batean ospatuko da proba.
 Ingurunea errespetatzea gure kirolaren lehentasunezko araua da!

ZERBITZUAK

Gune natural batean antolatutako proba bat denez, ez dira zerbitzu bereziak eskeiniko. Ez daude inguruan komun publikoak.
Aisi-guneak iturri bat, mahai eta ahulkiak ditu.

3.- KOKAPENA 

https://maps.app.goo.gl/C2SzhNXBKXizWUn79

4.-MAPA ETA TRAZATUAK

MAPA

Erlo-Xoxote ko mapa, Roberto Pascual «Paski» k egina da, 2022an, IOF araudia jarraituaz.

2022ko Maiatzean, 2022ko GOL ligaren 6ºproba egin zen inguruan eta horretarako ipar-ekialdeko mapa zatia erabili zen, Azpeitko lurretan zeudenak.

Oraingo proban, lehen erabili ez ziren mapako zatiak erabiliko dira orokorrean, beraz, mapa berri baten aurrean gaudela esan dezakegu.

Mapa, 2 gunetan dago marraztua eta bereiztua, erdiko gunea marraztu gabe dagoelarik, honek malda haundia duelako.

Bi guneak, oinezko bide batek elkartzen ditu, parkinetik Erlo-Xoxoteko mendiak igotzeko bidea delarik.

Bi guneen ezaugarri nagusiena, paisai karstikoa da, gehiengoan pagozko basoa duelarik.

Mendebaldean pinuzko basoarekin nahasten da,sasi eta adar askorekin eta ekialdean, zelaiekin.

TRAZATUAK

Trazatuak GOTeko Marina Lertxundi Manterolak egin ditu.

Kontutan izan lurra harritsua dela eta beraz, ezin bestekoa dela xehetasunak irakurtzea eta abiadura moteltzea gune hauetan. Trazatu hobeezinak dauden bideak erabiltzeko pentsatu dira. Pinuzko basoak sasiak eta adar moztuak ditu, beraz, inguru horietan ere ezin da nahi bezain azkar egin lasterketa.

Lasterketa azkarrago bat egin daiteke, eta horrela galdutako denbora irabazi, zelai guneetan eta bi mapa lotzen dituen ibilbidean, hau beraka delarik.

5.-IRTEERA ETA HELMUGA

Harrera gunetik, honako distantziak eta gutxi gora beherako denborak behar direla kontutan izan:

  • -S1.OPEN HORIA 500m  – 10minutu
  • -S2.OPEN LARANJA ETA GORRIA 1.800m  –  20 minutu

Bi irteerak bide berdinean daude.

Irteerak minutu edo bi minuturo emango dira, lasterketan pilaketak egon ez daitezen eta parte-hartzaileen kontrol hobeagoa izateko.

Lehenengo irteerak 09:30 n emango dira eta azkenak 12:00 tan open LARANJA ETA GORRIArentzak  eta 12:30tan  open HORIArentzat.

Helmuga 14:00 tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu hortarako, naiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.

Irteteko, ez da beharrezkoa 09:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da, bainan kontutan izanda irteerara dagoen denbora.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema egongo da aktibatuta.

Helmuga harrera gunean izango da, parkinaren ondoan.

Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da nahitaez harrera-eremuan. Iristean, egindako denboraren emaitza emango zaie.

Parte-hartzaile guztiek nahitaez pasatu behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek ziurtatu dezaten ez dela inor galduta egongo.

6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK

IBILBIDEAK

Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.

  • Gorria—————5.000 Km     20 baliza       garaiera 330m
  • Laranja——— 3.900 Km     19 baliza    garaiera 210m
  • Horia——— 1.810 Km    14 baliza     garaiera 100m

Maparen lehen zatia, mendebaldean dagoena, OPEN HORIAren ibilbidea egingo den tokia izango da.

OPEN LARANJA ETA GORRIA ibilbideak, maparen bigarren zatian,ekialdean, hasiko dira. Eremu horretako ibilbidea egin ondoren,mapari buelta emango zaio, eta irteerara iristeko egin den bide beretik, ibilbideak maparen lehen zatira eramango ditu, lasterketarekin jarraitzeko.

ESKALAK

  • Gorria—————— 1:10.000   urrunkidetasuna 5m
  • Laranja———–        1:10.000   urrunkidetasuna 5m
  • Horia———-              1:7.500   urrunkidetasuna 5m

7.-INSKRIPZIOAK

Aparkalekuaren edukiera dela eta, partehartzaile kopurua 200 pertsonetara mugatuko da (laguntzaileak barne).

Izen ematea

Inskripzio epea, Apirilak 11,osteguna, gaueko 24:00 an itxiko da, edo lehenago, partehartzaile kopurua betetzen bada.

Mezua:
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, nahiz eta laguntzaileak bakarrik joan. Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukera, aldez aurretik izena eman ez dutenei.

8.-KONTAKTUA

Edozein zalantza baduzue, honako helbidera idatzi:

info@gotorientazioa.org

9.- LAGUNTZAILEAK

10.-EMAITZAK

EMAITZAK [PDF]
Partzialak [PDF]

11.-ARGAZKIAK

Argazkiak