GOL 2024 – Mutriku – 2024ko Maiatzak 26

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. Ligako 3. proba maiatzak 26an, igandean ospatuko da, Mutrikun. 

EGITARAUA

Maiatzak 26, igandea

  • 9:30 h: Harrera gunearen irekiera Mutrikuko udaletxean.
  • 10:00 h: Lehen irteerak.
  • 10:15 h: Orientazioko oinarrizko ikastaroa harrera gunean (15 min).
  • 12:00 h: Azken irteerak.
  • 14:00 h: Helmugaren itxiera.

INFORMAZIOA

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. Ligako 3. proba maiatzak 26an, igandean ospatuko da, Mutrikun.

Harrera Txurruka plazan, udaletxean, izango da eta irteera Beheko plazan.

OHAR GARRANTZITSUA

Baliza batzuk uretan egongo dira. Beraz, busti daitekeen arropa eramatea gomendatzen da; bainujantzia, galtza motzak… Bustiko zarete!!

INGURUNEA ERRESPETATZEA

Proba hiri-ingurunean egingo da, eta trafikoa irekita egongo da. Beraz, une oro errespetatu beharko dira dauden zirkulazio-arauak. Era berean, bide publikoko gainerako oinezkoekin kontu handiz ibiltzeko eskatzen da. Inguratzen gaituen ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!

ZERBITZUAK

Mutrikuko udaletxe azpian espazio bat jarriko da motxilak uzteko, hala nahi duten parte-hartzaileentzat.

Komun publikoak eta iturria plazan bertan daude.

KOKAPENA

Jarraian, aparkalekuak eta harrera jasotzen dituen mapa bat ageri da.

MAPA ETA IBILBIDEAK

Mutrikuko orientazio mapa Ricardo Garcia Dengra-k 2023ko apirilean sortu zuen eta proba honen trazatzaileak Ibon Goikoetxea eta Galder Ajuria izan dira.

Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.

  • Gorria: 4,0 km eta 21 kontrol – Teknikoa eta forma-maila ona.
  • Laranja: 2,7 km eta 19 kontrol – Ez da hain teknikoa, baina orientazio-ezagutzak ditu.
  • Horia: 2,3 km eta 16 kontrol – Hasiberriak eta familiarrak.

Ibilbide horia orientatzen hasi nahi duten pertsona guztientzat da, haurrak dituzten familientzat edo mendian ibilaldia egin nahi duten pertsonentzat, desnibel handirik izan gabe eta zailtasun handiko eremuetan sartu gabe.

Ibilbide guztiak 1: 4.000 eskalan egongo dira

Honako hauek dira parte hartzeko kategoriak:

  • Gorria mutilak.
  • Gorria neskak.
  • Gorria taldean.
  • Laranja mutilak.
  • Laranja neskak.
  • Laranja taldean.
  • Horia mutilak.
  • Horia neskak.
  • Horia taldean.

IRTEERAK ETA HELMUGA

Irteera harrera gunetik 200 metrotara egongo da, Beheko plazan. Helmuga berriz, Txurruka plazan, harrera gunean.

Irteerak mailaka emango dira minuturo edo bi minuturo, lasterketan jende-pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatzeko.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema aktibatuta egongo da.

Lehenengo irteerak 10:00etan egingo dira eta azkenak 12:00etan. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, ibilbidea amaitu ez bada ere.

Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Nahikoa da harrera gunera hurbiltzea, irten nahi duzun orduan arabera, lehen orduan irten edo lasaiago ibili nahi duzun kontuan hartuta.

Lasterketa amaitzen denean, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-gunean. Pintza deskargatzean, ticket bat emango da, ibilbidea egiteko erabilitako denborak adieraziz (denbora partzialak eta guztizkoa).

Parte-hartzaile guztiek nahitaez igaro behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolaketak parte-hartzaile guztiak ibilbidetik itzuli direla jakiteko.

INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea maiatzaren 23an itxiko da, osteguna, 24:00etan.

Antolatzaileak inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango du, baldin eta aurreikusitakoa baino parte-hartzaile gehiago inskribatu bada; beraz, azken unera arte ez itxaron.

SPORTident pintza alokatu nahi duten lasterkariek lehiaketa eremutik pasatu beharko dute. Bestalde, iparrorratzik ez dutenei bat utziko zaie, dauzkagunak agortu arte. Kontuan izan alokatutako pintza galtzen duenak 40 € ordaindu beharko dituela. Iparrorratza galduz gero, 5 € ordainduko dira.

Inskripzioa Deporticket bidez egingo da:

IZEN EMATEA

Inskripzio-oharrak:

PARTE-HARTZAILE GUZTIEK egon beharko dute izena emanda proban, nahiz eta laguntzaile gisa bakarrik joan. Ezin izango da inskripziorik egin probaren egun berean.

Antolakuntzak ez du bermatzen aldez aurretik izena eman ez duten pertsonek parte hartzeko aukera izango dutenik.

Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira eskolarteko bezela eman izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.

 

KONTAKTUA

Edozein zalantza edukiz gero, gurekin kontaktuan jarri hurrengo korreo helbidean:

info@gotorientazioa.org

LAGUNTZAILEAK