GOL 2024 – Oiartzun – 2024ko martxoaren 2an

GOL 2024 – Oiartzun – 2024ko martxoaren 2an

EGITARAUA

Martxoak 2a, larunbata

  • 14.00 Harrera gunearen irekiera Haurtzaro ikastolan
  • 14.30 Lehen irteerak
  • 15.00 Hasi berrientzako hastapen ikastaro harrera gunean (15 min)
  • 16.30 Azken irteerak
  • 18.00 Helmuga Itxiera

INFORMAZIOA

Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 1. proba martxoaren 2an (larunbata) izango da, Oiartzunen.

Harrera gunea  Haurtzaro Ikastolako frontoian izango da.

LASTERKETA MOTA

Oiartzungo orientazio proba baso, parke eta herri eremuan izango da, eremu ezberdinak zeharkatuko direla esan daiteke beraz. Momentu oro, orientatzen lagunduko duten elementuak (bide, ibai, eraikin etab…) hurbil izango dira, eta beraz esan daiteke hastapenerako orientazio proba egokia dela oso.

Gogorarazi behar da, probak dirauen bitartean trafikoa ez dela itxita egongo eta beraz, momentu oro, trafiko arauak errespetatu beharko dituela parte hartzaileak. Bestalde,  orientazio mapen araudiari jarraikiz, gogorarazten da pasa ezinezko itxiturak, hormak etab… daudela. Hauek derrigor errespetatu beharko dira, proba ontzat emateko.

Ingurunea errespetatzea gure kirolaren lehentasunezko araua da!

INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea Otsailaren 28an (asteazkena) itxiko da, 22:00etan.

Antolatzaileek eskubidea dute izen-ematea aldez aurretik ixteko, uste baino izen gehiago eman badute; beraz, ez itxaron azken unera arte.

SPORTident pintza alokatu nahi duten lasterkariek lehiaketa eremutik pasatu beharko dute. Bestalde, iparrorratzik ez dutenei bat utziko zaie, dauzkagunak agortu arte. Kontuan izan alokatutako pintza galtzen duenak 40 €ordaindu beharko dituela. Iparrorratza galduz gero, 5 € ordainduko dira.

Inskripzioa Deporticket bidez egingo da.

Eman izena

Inskripzio oharrak:

Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira eskolarteko bezela eman izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.

PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, nahiz eta laguntzaileak bakarrik joan. Probaren egun berean ezin izanen da inskripziorik egin.

Antolaketak ez die parte hartzeko aukerarik ematen aldez aurretik izena eman ez dutenei.

IRTEERAK ETA HELMUGA

Irteerak mailakatuta egingo dira, lasterketan pilaketarik egon ez dadin minutu edo bi minutuan behin, lasterketan pilaketarik gerta ez dadin eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatu ahal izateko.

Lehen irteerak 14:30etan izango dira eta azkenak 16:30etan. 18:00ean itxiko da helmuga.

Irteteko, ez da beharrezkoa 14:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da.

Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da nahitaez harrera-eremuan.

Parte-hartzaile guztiek nahitaez pasatu behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek ziurtatu dezaten ez dela inor galduta egongo.

IBILBIDEAK ETA MAPA

Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.

  • Gorria: 3.9 – km eta – 26 balizak – Mapa ulermen altua eta forma fisiko ona.
  • Laranja: 3.2 – km eta – 22 baliza – Oinarrizko mapan ulermena.
  • Horia: 2.4 – km eta – 17 baliza – Hasiberriak eta familiarrak.

MAPA

Mapa Joseba Karrikiri Garaño 2023ko udan sortu da IOF araudiari jarraituz. Proba 1:4.000 eskalako mapa batean egingo da, urrunkidetasuna: 5m. Joseba Karrikiri Garaño eta Ibon Goikoetxea izan dira proba honen trazatzaileak.

Oiartzungo bidegorriko tunel bat itxia dago eta bertatik igarotzea debekatuta dago, mapan (NE) 709 sinboloarekin adierazita dago, guztiz debekatuta dago pasatzea.

Trazatuak hiri barruak badira ere nagusiki, zelai eta basoetatik ere igarotzen da. Kontuan izan zuen arropak aukeratzean, euria eginez gero edo zorua ezea badago eremu lokaztu eta labainkorrak topatu daitezke.

Ibilbide horia orientatzen hasi nahi duten pertsona guztientzat da, haurrak dituzten familientzat edo arratsalde pasa egin nahi duten pertsonentzat, ez du desnibel handirik eta zailtasun baxukoa da.

KONTAKTUA

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org

LAGUNTZAILEAK

 

EMAITZAK

Emaitzak [PDF]

ARGAZKIAK

Argazkiak