GOL 2024 – Urdaburu – 2024ko Urriak 20

2024ko Gipuzkoako herri orientazioko VIII. GOL Ligako 5. proba urriaren 20an, igandean, jokatuko da, Aldura mendiaren inguruan, Urdaburu inguruan, Errenterian.

EGITARAUA

Urriak 20, Igandea:

  • 9:30tan Lehiaketa gunearen irekitzea.
  • 10:00etan Lehenengo irteerak.
  • 12:00tan Azken irteerak.
  • 14:00tan Helmuga itxiera.

KOKAGUNEA

Probarako sarbidea GI-2132 errepidetik egingo da, Aldura gunetik jarraituz Susperregui jatetxeraino, eta bertan aparkalekua egongo da. Betez gero, Listorretako informazio guneko eremuan aparkatu ahal izango da.


 

INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA

Orientazio proba Aiako Harrien Parke Naturalaren barruan egingo da, gune babestu batean, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuan.

Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!

 

IZEN EMATEA

Izena emateko epea 2024/10/17an (osteguna) amaituko da, 22:00etan.

Antolatzaileek izen-ematea aldez aurretik ixteko eskubidea izango dute, aurreikusi baino pertsona gehiagok izena emanez gero.

SPORTident pintza alokatu nahi duten korrikalariek lehiaketa gunetik pasatu beharko dute. Alokatutako pintza galtzen duenak 40 € ordaindu beharko ditu.

Bestalde, iparrorratzik ez dutenei, bat utziko zaie eskuragarri daudenak agortu arte. Iparrorratza galduz gero, 5 € ordainduko da.

Mendiko kirol-jardueretarako asegururik kontratatuta ez baduzu, izan FEDO lizentzia edo izan mendi-lizentzia, nahitaezkoa izango da PROBAKO BORONDATEZKO ASEGURUA kontratatzea. Aseguru horrek 2 €-ko kostua du izena ematen den bakoitzeko.

PARTE-HARTZAILE GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile gisa baino ez joan. Ezin izango da izena eman probaren egunean bertan.

Parte-hartzaile batek parte-hartzaile gisa izena eman ez duen laguntzailerik badu, laguntzaileak ezin du ez maparik ez pintzarik eskatu, eta laguntzailearen asegurua eskatu beharko du FEDO edo EMFn federatuta ez badago.

Antolatzaileek ez dute parte hartzeko aukerarik ziurtatzen aldez aurretik izena eman ez dutenentzat.

Izen-ematea Deporticket bidez egingo da:

IZENA EMAN

Ordainketa egin aurretik, egin behar diren izen-emateen zenbatekoa izena eman nahi den parte-hartzaile kopuruari dagokiona dela baieztatu, probaren egunean arazorik ez izateko.

 

IRTEERAK ETA HELMUGARATZEAK

Lehen irteerak 10:00etan izango dira, eta azkenak, 12:00etan. Helmuga 14:00etan itxiko da.

Irteera 15-20 minutura egongo da oinez aparkalekutik.

Ateratzeko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Besterik gabe, irteera hartu nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago Lehiaketa Gunera joatea, irteerara arteko denbora kontuan hartuta.

Irteerak mailakatuta egingo dira bi minuturo, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko.

Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da.

Lasterketa amaitzen denean, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-eremuan.

Parte-hartzaile guztiek helmugatik igaro behar dute, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek proba ixtean parte-hartzailerik ez dela galduta geratuko ziurta dezaten.

 

IBILBIDEAK

Ibilbideak formatu linealean izango dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena jarraitu behar da.

  • Gorria: 5 km eta 17 baliza – Teknikoa eta sasoi onean.
  • Laranja: 3,4 Km eta 14 baliza – Ez hain teknikoa, baina orientatzeko ezagutzak behar.
  • Horia: 2,6 Km eta 12 baliza – Hasiberriak eta familiarrak.

 

MAPA

Oraingo honetan, Urdaburuko maparen ipar-ekialdean egingo da proba, Jose Barberak eta Alberto Tapizek 2016an kartografiatua eta Itziar Miguelizek eta Javier Muguruzak 2024an eguneratua. Aldura, Pertxebel eta inguruak hartuko ditu.

Azken azterketa abuztuan egin zen, eta litekeena da landaredia aldatu izana probaren egunera arte.

Pagadi eta pinudietatik bereizitako basoak aurki ditzakegu hemen, baita otadi, iratze eta belardi irekien eremu handiak ere.

Mapan, zuhaitz erorien ikurrak mantendu dira, baina lurrean badira gehiago markatu ez direnak, oso ugariak direlako edo, beste kasu batzuetan, beste elementu batzuetatik oso gertu daudelako eta mapa gehiegi  ez “zikintzeagatik”.

Eskala 1:10000 izango da ibilbide gorrirako eta 1:7500 laranja eta horiarentzat. Ibilbide guztietarako urrunkidetasuna 5 metrokoa da.

 

Desnibel handiko eremua da, eta parte hartzaile bakoitzaren indarren kudeaketa egokia erabakigarria izango da azken emaitzarako.

Ohikoa denez, hankak babestuta eramatea gomendatzen da, eroritako zuhaitz ugarien landaretzarekin, adarrekin eta enborrekin urraturik ez egiteko.

Euria egiten badu, kontu handiz ibili behar da, azken zatian ez erortzeko. Izan ere, bide aldapatsuetatik jaisten da, eta bide horiek aukera ematen dute abiadura onean jaisteko lehorrean, baina harrokak eta harriak oso irristakorrak bihurtzen dira hezeak badaude.

Ibilbide horia orientazioan hasi nahi duten pertsona guztientzat pentsatuta dago, haurrak dituzten familientzat edo mendian paseo bat eman nahi dutenentzat, eta desnibel handirik egon ez dadin saiatu da, zailtasuneko eremuetan barneratu behar ez izateko.

Ez da inolako hornidura posturik egongo helmugan. Parte hartzaile bakoitzak bere edaria eramatea gomendatzen da, nahiz eta inguruan iturri bat egon badago.

 

HARREMANETARAKO

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin info@gotorientazioa.org

 

LAGUNTZAILEAK

 

EMAITZAK

Emaitzak [PDF]

Partzialak

Partzialak winsplits

ARGAZKIAK

Argazkiak