GOL 2024 – Zumaia – 2024ko Azaroak 10
Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 6. eta azken proba azaroaren 10ean (igandea) izango da, Zumaian.
EGITARAUA
Azaroak 10a, igandea
- 09.30 Harrera gunearen irekiera Zumaiko Beheko plazan
- 10.00 Lehen irteerak
- 12.00 Azken irteerak
- 13.30 GOL ligako sari banaketa
- 14.00 Helmuga Itxiera
INFORMAZIOA
Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako (2024) 6. eta azken proba azaroaren 10ean (igandea) izango da, Zumaian.
Harrera gunea Zumaiako Beheko Plazan izango da.

Garraio publikoan joatea da gomendioa.
Baina kotxean etorriz gero, kiroldegi ondoko aparkalekuan uztea litzateke egokiena (P1).

LASTERKETA MOTA
Zumaiako orientazio proba parke eta herri eremuan izango da. Momentu oro, orientatzen lagunduko duten elementuak (bide, ibai, eraikin etab…) hurbil izango dira, eta beraz esan daiteke hastapenerako orientazio proba egokia dela oso.
Gogorarazi behar da, probak dirauen bitartean trafikoa ez dela itxita egongo eta beraz, momentu oro, trafiko arauak errespetatu beharko dituela parte hartzaileak. Bestalde, orientazio mapen araudiari jarraikiz, gogorarazten da pasa ezinezko itxiturak, hormak etab… daudela. Hauek derrigor errespetatu beharko dira, proba ontzat emateko.
Ingurunea errespetatzea gure kirolaren lehentasunezko araua da!
INSKRIPZIOAK
Izena emateko epea Azaroak 7an (osteguna) itxiko da, 22:00etan.
Antolatzaileek eskubidea dute izen-ematea aldez aurretik ixteko, uste baino izen gehiago eman badute; beraz, ez itxaron azken unera arte.
SPORTident pintza alokatu nahi duten lasterkariek lehiaketa eremutik pasatu beharko dute. Bestalde, iparrorratzik ez dutenei bat utziko zaie, dauzkagunak agortu arte. Kontuan izan alokatutako pintza galtzen duenak 40 €ordaindu beharko dituela. Iparrorratza galduz gero, 5 € ordainduko dira.
Inskripzioa Deporticket bidez egingo da:
Izena emanInskripzio oharrak:
Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira, eskolarteko bezela eman izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, nahiz eta laguntzaileak bakarrik joan. Probaren egun berean ezin izanen da inskripziorik egin.
Antolaketak ez die parte hartzeko aukerarik ematen aldez aurretik izena eman ez dutenei.
IRTEERAK ETA HELMUGA
Irteerak mailakatuta egingo dira, lasterketan pilaketarik egon ez dadin minutu edo bi minutuan behin, lasterketan pilaketarik gerta ez dadin eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatu ahal izateko.
Lehen irteerak 10:00etan izango dira eta azkenak 12:00etan. 14:00ean itxiko da helmuga.
Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da.
Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da.
Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da nahitaez harrera-eremuan.
Parte-hartzaile guztiek nahitaez pasatu behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek ziurtatu dezaten ez dela inor galduta egongo.
IBILBIDEAK ETA MAPA
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
- Gorria: – 5,88km eta – 24 baliza – Mapa ulermen altua eta forma fisiko ona.
- Laranja: – 4km eta – 17 baliza – Oinarrizko mapan ulermena.
- Horia: – 2,7km eta – 13 baliza – Hasiberriak eta familiarrak.
MAPA
Mapa Roberto Pascual “Paski”-k egina da 2018ko maiatzan. Eskala 1:4000.
2024 urteko urrian mapa berpasatu egin da Unax Galarraga eta Aratz Beobideren laguntzaz.
Ibilbide horia orientatzen hasi nahi duten pertsona guztientzat da, haurrak dituzten familientzat edo arratsalde pasa egin nahi duten pertsonentzat, ez du desnibel handirik eta zailtasun baxukoa da.
KONTAKTUA
Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org
LAGUNTZAILEAK

GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea