GOL 2025 Gazume Apirilak 5
Gipuzkoako 2025 IX. Orientazio Liga herrikoiko 3. proba Asteasu eta Errezil herri-eremuen artean ospatuko da, zehazki, Gazume-Iturriotz eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Iturriotzen kokatuko da.
INFORMAZIOA
Gazumeko mapa Ricardo García Dengrak egin zuen 2019-2022. urteen artean IOF arauak jarraikiz. Mapak 1:7500 eskalakoak izango dira ibilbide gorri eta laranjan eta 1:4000 eskalakoak ibilbide horian.
Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 250 parte hartzailetara mugatuko da (laguntzaileak barne). Izen emate epea apirilaren 2a asteazkena, gaueko 22.00 an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik).
Orientazio proba Ernio-Gazume natur eremuaren barnean ospatuko da, ikuspegi ederreko alderdia, hain zuzen, eta gehien bat aberentzako larre gisa erabili ohi dena. Eskualde hau Habitatei buruzko zuzentarauekin elkartutako Natura 2000 sareko “Naturgune babestuen” artean dago (BIL/KBE). Horregatik lurraldeko agintaritzak xehetasunez gainbegiratu du probako antolakuntza eta arretaz eskatu du txakurrekin ez joatea eta inguruarekiko errespetu handienaz ibiltzea, gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.
PARTAIDE GUZTIEK izena eman behar dute. Neurri hau aplikatuko zaie ere lehiaketako eremuan beste lehiakide batzuen laguntzailetzat ibiliko direnei.
Antolatzaileek ezingo dute proban parte hartzea bermatu, aurretik izena eman ez duten kirolariei.
OHARRA
Antolaketa gunea / Centro de Competición (CC) Iturriotzen egongo da. Aparkaleku txikia da eta oso ohikoa da inguruko mendizaleak Ernio mendia igotzeko beraien autoa bertan aparkatzea. Antolatzaileak ahaleginduko gara aparkaleku beharrak kudeatzen, baina autoak ahalik eta beteenak ekartzea arretaz eskatzen dizuegu. Goiko aparkalekua erraz beteko da, baina Andazarrate inguruan aparkatzeko aukera izango duzue (Iturriotzetik 1,7 km errepidez oinez).
Aparkatzeko egongo diren arazoak ikusirik, autokarabanarekin ez etortzea gomendatzen da.
Iturriotzetik irteera puntura 10 minutu oinez daude.
INGURUAREKIKO ERRESPETUA
Orientazio proba Ernio-Gazume natur eremuaren barnean ospatuko da. Horretaz gain, ohikoa da eremuan ganadua ibiltzea. Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela. Lurraldeko agintariek eskatu dute proban txakurrekin ez parte hartzea.
ZERBITZUAK
Inguru naturalean antolatuko den proba izanik, ez da zerbitzu berezirik eskeiniko.
EGITARAUA
Apirilak 5, larunbata
- 15:00 tan. Iturriotzen harrera gunea zabalduko da
- 16:00 tan. Lehen irteerak emango dira (10 min. oinez)
- 17:30 tan. Azken irteerak emango dira
- 19:30 tan. Helmuga itxiko da
IZEN EMATEA
Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 250 parte hartzailetara mugatuko da (laguntzaileak barne). Izen emate epea apirilaren 2a asteazkena, gaueko 22.00 an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik).
Izen emateaOharrak :
Parte hartzaile GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile moduan joan soilik. Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik lehendik izena eman ez dutenei.
IBILBIDEAK
- Gorria———— 5,8 Km 18 baliza 350 m. desnibel
- Laranja———- 4,3 Km 16 baliza 210 m. desnibel
- Horia————– 2,1 Km 13 baliza 120 m. desnibel
Probako eremua goi-mendiko zonaldea da, ondorioz, ibilbideak gorabeheratsuak izan daitezke. Eremuaren azalera handi bat artzaintzarako erabilitako larre dotoreak dira. Eguraldi ona badago ikupegi onak daude, baina lainoa sartzen bada iparorratza ezinbesteko laguna bihurtzen da.
Ibilbide horian bidexidorretatik pixka bat irten beharko gara baliza batzuk topatzeko. Iparrorratza erabiltzen errazago asmatzen da norabide zuzena .
Ibilbide laranja eta gorria ohikoa baino aldapatsuagoak izango dira. Eremu batzuetan, larretatik eta bidetatik, abiadura handia hartzeko aukera egongo da. Baina beste batzuetan harrien ugaritasunak eta oteak motelagoa egingo du ibilbidea.
Orokorrean, ibilbide guztietan, artzaiek eginiko harresiek asko lagunduko dute mapan zehar mugitzerako garaian.
Harresi hauetaz gain, garai bateko ikaztegi asko topatuko ditugu, batez ere pagadi barruan edota hauen inguruan. Ikaztegiak hiruki marroi batez irudikatuak daude mapan.
Adi puntu beltz karratu txiki askoko eremuetan. Eremu karstikoa adierazten dute eta bertatik, bidez kanpo, ibiltzea kosta egiten da.
MAPA
Gazumeko mapa Ricardo García Dengrak egin zuen 2019-2022. urteen artean IOF arauak jarraikiz. Mapa aldapatsua da, eta orokorrean bertako basoak nahikoa garbiak dira (pagadiak). Bestalde, larre gune ugari ere badaude, bertatik erraz mugitu daitekeelarik. Maparen ezaugarrietako bat, bere aldakortasuna eta gunearen araberako xehetasun maila ezberdinak izatea da.
Mapak 1:7500 eskalakoak izango dira ibilbide gorri eta laranjan eta 1:4000 eskalakoak ibilbide horian. Mapa guztiak A4 tamainuan inprimatuak izango dira.
KOKAPENA
GI-2631 errepidetik igo Andazarrate Mendateraino (Aiatik 7 kmra ala Asteasutik 5,5 kmra). Handik hartu GI-4143 errepidea Iturriotz Bentarako norabidean eta igo 1,7 km.
Irteeraren inguruko aparkalekua txikia da, beraz, gomendagarria da autokarabana bezelako ibilgailu handiak Andazarrateko atsedengunean aparkatzea. Eraberean, Iturriotz bentaraino bertaratzen diren ibilgailu kopurua optimizatzeko, arren eskatzen da Andazarratetik gora, ibilgailuak konpartitzea eta ahal den einean haien okupazioa betetzea.
HARREMANA
Zalantzarik izanez geroz idatzi helbide honetara: info@gotorientazioa.org
LAGUNTZAILEAK


GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea