GOL 2025 Hernani Azaroak 16
Gipuzkoako Orientazioko IX. GOL Ligako (2025) 6. eta azkenengo proba azaroaren 16an, igandean, ospatuko da Hernanin.
1.-EGITARAUA
Igandea, azaroak 16
- 9:30 h Harrera gunea irekiko da Hernaniko udaletxean, Gudarien plazan.
- 10:00 h Lehenengo irteerak
- 12:00 h Azkenengo irteerak
- 14:00 h Helmuga itxiera (balizak jasotzen hasiko gara)
IX. Gipuzkoako Orientazio Ligaren sari banaketa egongo da.
2.-INFORMAZIOA
Gipuzkoako Orientazioko IX. GOL Ligako (2025) 6. eta azkenengo proba azaroaren 16an, igandean, ospatuko da Hernanin.
Harrera eta helmuga, Hernaniko udaletxean, Gudarien plazan izango dira.
Parte-hartzaileek “open” mailako hiru ibilbideetako bat egin beharko dute:
IBILBIDE MOTA
- Gorria Teknikoa eta sasoi onean egotea eskatzen duena
- Laranja Ez hain teknikoa, baina orientazio ezagutza eskatzen duena
- Horia Hasi berrientzat eta familientzat
KONTUZ! Trafikoa ez da mugatuta egongo, beraz, parte hartzaileek ez dute inolako preferentziarik.
INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
ZERBITZUAK
Iturri ugari daude ibilbide osoan, baita Harrera gunearen inguruan ere.
Komun publikoak egongo dira harrera gunetik gertu.
3.-KOKAPENA
Froga Hernaniko herrigunean eta inguruko parkeetan jokatuko da.
https://maps.app.goo.gl/KSVMHGHK8sW9VprB8
Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizuegu. Tren geltokia 8 minututara oinez dago.
4.-MAPA ETA TRAZATUAK
MAPA
Hernaniko udalak sustatutako herri barruko orientazioko mapa berria estreinatuko dugu, Xavier Tastet-ek 2024-2025ean kartografiatua.
Lasterketa ingurune urbanoan zehar jokatuko da, bainan parke edo berdegunetatik ere pasako dira ibilbideak.
TRAZATUAK
Trazatuak GOTeko kide den Marina Lertxundik prestatu ditu.
5.-IRTEERAK ETA HELMUGA
Irteera, harrera gunetik, Gudarien plazatik metro gutxitara dago.
Helmuga Gudarien plazan izango da.
Irteerak 2 minutuero emango dira (izen emate kopuruaren arabera).
Helmuga 14:00 tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.
Irteteko, ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunetik pasatzea nahikoa da.
Kronometrajea SPORTident sistemaren bidez egingo da eta AIR sistema egongo da aktibatuta.
Karrera amaitzen denean, SPORTident pintza deskargatu behar da harrera-eremuan, amaitu ala ez amaitu lasterketa. Modu hontara inor ez dela galduta geratu ziurtatzen gara.
6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK
IBILBIDEAK
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
Hasera triangeluan izango da (hemen ez dago kontrol elektronikorik) bukaera bi borobilak puntuan (hemen FINISH kontrola egongo da).
- Gorria 5,0 Km 25 baliza desnibela 50 m
- Laranja 3,3 Km 20 baliza desnibela 50 m
- Horia 2,3 Km 15 baliza desnibela 15 m
Datuak estimatiboak dira eta aldatu daitezke.
Desnibelaren balioa ibilbide hoberena hartuz gero kalkulatutakoa da.
Ibilbide okerra hartuz gero balio hori bikoiztu daiteke.
ESKALAK
- Gorria 1:5.000 urrunkidetasuna 5m
- Laranja 1:4.000 urrunkidetasuna 5m
- Horia 1:4.000 urrunkidetasuna 5m
7.- IZEN-EMATEA
Izen-emateak Deporticket plataformaren bitartez gauzatuko dira:
Izena emanIzen emateko epea 2025/11/13an, osteguna, amaituko da, 22:00tan.
Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira, eskolarteko bezala izena eman, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne!
Antolakuntzak ez du parte hartzeko aukerarik bermatzen aurrez izena eman ez duten pertsonentzat. Egun bertako izen-emateek gainkostua izango dute.
Izen emateko epea amaitu ondorengo aldaketek 1€ko gainkargua izango dute eta egun bertan badira 3€koa.
Modu berean, antolakuntzak izen-ematea lehenago ixteko eskubidea gordetzen du, aurreikusitako izen-emate kopurua gainditzen bada.
Alokairuan utzitako SPORTident pintzak Harrera gunean jasoko dira eta berme bezala NAN-a eskatuko zaie parte-hartzaileei. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira pintza bakoitzeko.
Antolakuntzak iparrorratzak utziko dizkie behar duten parte-hartzaileei. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordaindu beharko dira.
8.-KONTAKTUA
Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@gotorientazioa.org
9.- LAGUNTZAILEAK


GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea