GOL 2025 Oiartzun Urbana ekainak 7

 

Gipuzkoako 2025 IX. Orientazio Liga herrikoiko 4. proba ekainaren 7an, larunbatean, egingo da Oiartzunen. Proba erabat ingurune urbanoan izango da eta bi kluben artean antolatu da: GOT eta BROS (https://www.soustons-orientation.fr/le-club/).

INFORMAZIOA

Lehiaketa Zentroa (CC) eta irteera Oiartzungo udaletxearen aurrean izango dira (Doneztebe Plaza) eta araudi berezia izango du bertara gerturatzeko debekatuta egongo baita proba baino lehen 17:00etatik 19:30era lehiaketa-gunean ibiltzea. GARRANTZITSUA DA “Kokapena” ATALA IRAKURTZEA.

KOKAGUNEA

Debekatuta dago itzalpeko eremu grisean aparkatzea, eta lehiaketa-zentrora gezi gorriari jarraituz baino ezin izango da sartu. Motxila lehiaketa-zentroan utzi ahal izango da, helmuga eta irteera CCtik 100 metro baino gutxiagora egongo baitira.

Dutxak egongo dira kiroldegia, eta ordutegia hau izango da: 17:00-20:30.

PROGRAMA

Ekainaren 7a

  • 16:30h. Lehiaketa gunearen irekitzea (CC)
  • 17:00h. Lehen irteerak.
  • 19:30h. Azken irteerak
  • 20:30h. Helmuga itxiera.

IBILBIDEAK

Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ordena ezarrita dago.

  • Gorria: – Teknikoa eta sasoi fisiko ona.
  • Laranja: – Ez da hain teknikoa, baina orientazio-ezagutzak ditu.
  • Horia: – Hastapenak eta familiartekoak.

Oiartzungo mapa Xabier Tastetek kartografiatu du aurtengo apirilean, 2025ean, kartografiako IOF araudiari jarraituz. Eta trazatua Nicolas Rochék egin du. Hiru ibilbideetarako eskala 1:4000 da.

Proba irekiaren hiru ibilbideetako bat egitean datza: horia, laranja edo gorria, eta hauek dira ibilbide bakoitzerako distantzia, desnibela eta baliza kopurua;

Ibilbideen informazioa

Ibilbidea HORIA

  • Distantzia: 1500 m
  • Desnibela: 60 m
  • Baliza kopurua: 20

Ibilbidea LARANJA

  • Distantzia: 4090 m
  • Desnibela: 120 m
  • Baliza kopurua: 25

Ibilbidea GORRIA

  • Distantzia: 5410 m
  • Desnibela: 150 m
  • Baliza kopurua: 28

Herri-lasterketek kontzentrazioa eskatzen dute irakurketa azkarra egiteko eta erabakiak hartzeko. Oiartzungo mapak iruzur egiten duten zoko asko ditu eta irabazlearentzat 40-50 minutu inguruko lasterketa estimatu da ibilbide gorrirako, 30-40 minutu ibilbide laranjarako eta 20-30 minutu horiarentzat.

Parte hartzen duten pertsonek SPORTident kronometratze-sistema bat eramango dute, kontrol-puntuetatik igarotzen direla erregistratzeko. Helmugaraino iristean, emaitzak deskargatu eta ikusi ahal izango dituzte. KONTUZ IBILI BEHAR DA PIKATZEN DIREN KOPURUAREKIN, 28 baliza baitaude gorrian eta pintza normalek 30-32 pikatzeko memoria dute. Beraz, pikatu aurretik baliza zuzena dela ziurtatu behar da, pintza memoria-maximora irits baitaiteke.

Nahiz eta ibilbidea guztia ez osatu, bukatutakoan, derrigorrezkoa izango da Lehiaketa Guneko SPORTident mahaitik pasatzea. Modu horretan, antolakuntzak jakin ahal izango du partehartzaile guztiak itzuli direla.

SINBOLOGIA BEREZIABaliza asko dira mapa berean bistaratzeko; beraz, maparen bi aldeak erabiliko dira ibilbidea guztia irudikatzeko. Kontrolen deskribapenean, “Mapa aldatzea” honela marrazten da: 

Hori mapan ikus genezakeenaren adibide bat izango litzateke, non 3 baliza dituen aurreko mapan (1. adibidea), eta hirugarren balizaren ondoren, mapari buelta eman beharko litzaioke eta baliza beretik jarraitu (2. adibidea).

  • 3) Oinarrizko mapan (triangulotik 3.balizara adibide honetan)

  • 4) Eta maparen atzealdean berriz, 3a baliza zirkunferentzi bat triangulo batekin barruan irudikatuko litzake eta horrela helmugaruntz egongo litzateke falta diren zenbakiak

IZEN EMATEAK

Izena emateko epea asteazkenean amaituko da 2025/06/04an 22.00etan.

PARTEHARTZAILE GUZTIEK eman beharko dute izena, soilik laguntzaile modura badoaz ere.

Alokairuan utzitako SPORTident pintzak Lehiaketa Gunean jasoko dira. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira pintza bakoitzeko.

Antolakuntzak iparrorratzak utziko dizkie behar duten partehartzaileei, horien amaitu arte. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordindu beharko dira.

Derrigorrezkoa izango da LASTERKETAKO ASEGURUA kontratatzea (2 € pertsonako). FEDOko edo Mendiko Lizentzia dutenak salbuetsita egongo dira.

Izena eman gabeko laguntzaileek ere asegurua kontratatu beharko dute (aurretik aipatutako salbuespenekin) eta ez dute mapa eta pintza hartzeko eskubiderik izango.

Lasterketaren egunean bertan egindako izen-emateek edo aldaketek 2€ko gainkargua izango dute.

Antolakuntzak ez du parte hartzeko aukerarik bermatzen aurrez izena eman ez duten pertsonentzat.

Izen-emateak Deporticket plataformaren bitartez gauzatuko dira

Izena eman

Ordainketa egin aurretik, komenigarria da ondo baieztatzea diru kopurua izena eman nahi duten parte-hartzaile kopuruaren araberakoa dela, probaren egunean arazoak saihesteko.

Derrigorrezkoa da parte-hartzaile guztiek helmugatik igarotzea,  ibilbide osoa egin ez badute ere, antolakuntzak ekitaldiaren amaieran parte hartzailerik galdu ez dela ziurtatzeko.

HARREMANETARAKO

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin info@gotorientazioa.org helbidean.

LAGUNTZAILEAK

EMAITZAK

Emaitzak [PDF]

IBILBIDE OPTIMOA

Ibilbide optimoa [PDF]

Mapa Gorria [PDF]