GOL 2026 Arantzazu
Gipuzkoako X. Herri Orientazio Ligako (GOL 2026) laugarren proba maiatzaren 31n, igandean, ospatuko da Arantzazun, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan.
1.-EGITARAUA
Igandea, maiatzak 31
- 9:00. Harrera gunearen irekiera Arantzazun, oroigarriak saltzen diren dendaren alboan.
- 9:30. Lehenengo irteerak.
- 12:00. Azken irteerak.
- 14:00. Helmuga itxiera.
(Harrera gunetik irteera puntura 20-25 minutu oinez daude)
2.-INFORMAZIOA
Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 4. proba, maiatzaren 31n, igandean, ospatuko da Arantzazun.
Proba lau ibilbideetako bat betetzean datza: open horia, open laranja, open gorria edo open beltza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dute. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
MATERIALA
Frogan parte hartu ahal izateko, iparrorratz bat eta SPORTident pintza elektroniko bat beharko dituzu. Iparrorratzik ez badaukazu, harrera gunean orientazio-iparrorratz batzuk egongo dira behar dituzteneei uzteko (kopuru mugatua). Froga honetan kronometraje sistema elektronikoa egongo da (SPORTident; Air sistema ere martxan egongo da), eta parte-hartzaileek SPORTident pintzak alokatzeko aukera izango dute. Hartzeko garaian fiantza modura NAN-a utzi beharko dute eta bukatzerakoan bueltatuko zaie.
Probako eremuak malda handiko gune batzuk ditu. Ibilbide guztietan takodun mendiko zapatillak guztiz gomendagarriak dira, bereziki probaren aurreko egunetan euria egiten badu.
INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Proba Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan egingo da, larre eta basoz osaturiko eremu paregabean. Balio ekologiko handiko espazioa da, eta, beraz, ingurune naturala erabat errespetatu behar dela gogorarazten da. Parke Naturaleko araudiari jarraituz, partaide edo ikusleek txakurra eramaten badute, lotuta eraman behar dute, beti.
ZERBITZUAK
Proba eremuan ez dira zerbitzu berezik eskainiko. Komun publikoak daude Arantzazuko elizaren ondoan, baita Arantzazuko oroigarri dendan ere.
3.-KOKAPENA
Esteka honen bidez, eremu enbargatuari, harrera-guneari eta gutxi gorabeherako irteera-puntuari buruzko informazioa duzue:
https://www.google.com/maps/d/edit?mid=1uCWn4D8okLzhhT1gy5k2Q6EZ6RamzPM&usp=sharing
4.-APARKALEKUA
Arantzazu inguruan hainbat aparkaleku daude (ikus Google Mapseko irudia). Autokarabanek eta 5 metro baino luzeagoak diren ibilgailuek P3 aparkalekuan aparkatu behar dute.
5.-MAPAK ETA TRAZATUAK
MAPA
Arantzazuko mapa Roberto Pascual Orcajo “Paski”-k sortu zuen 2019an.
Aizkorri-Aratz parke naturalean ospatuko da GOL froga erakargarri hau. Kareharrizko mendilerroak babestuta, pagadi amaiezinak aurkitu ahal ditugun eremu zoragarrian; baita ere, lizar, pinu eta haritzez betetako baso ederrez gozatzeko aukera izango dugu.
Ibilbide gorriak, laranjak eta horiak mapa berdina edukiko dute. Estrategiaren zailtasuna areagotzeko, ibilbide beltzeko mapan ez dira bideak azalduko, bidearen zabalera edozein dela ere.
TRAZATUAK
Trazatuak GOTeko kide den Oskar Gisasolak prestatu ditu.
Ibilbide horia orientatzen hasi nahi duten pertsona guztientzat da, haurrak dituzten familientzat edo mendian ibilaldia egin nahi duten pertsonentzat; ibilbidea beheranzko joerakoa izango da, tarte baten desnibel garrantzitsua edukiko duelarik.
Ibilbide beltz, gorri eta laranjan polainak edo galtza luzeak erabiltzea komeni da.
Erreka batek mapa iparraldetik hegoaldera gurutzatzen du eta erreka gurutzatzeko zubi bat badago. Ibilbide horiak eta laranjaren trazatuak zubitik pasako dira, ankak busti beharrik eduki gabe. Ibilbide gorria eta beltzekoak zubia erabili ahalko dute baina ez da trazatu zuzenena izango. Erreka kontu handiz pasatu beharko da; aurreko egunetan euria egiten badu ur korronteagatik eta euririk egiten ez badu, errekako zorua labainkorra egon baitaiteke.
6.-IRTEERA ETA HELMUGA
Harrera gunea Arantzazun kokatuko da (oroigarriak saltzen diren dendaren alboan), eta irteera zein helmuga inguru horretatik 20-25 minutura oinez egongo dira. Harrera gunetik irteera gunerainoko ibilbidea zintaz adieraziko da: 160 metroko desnibela eta 1,7 km-ko distantzia.
Irteteko, ez da beharrezkoa 9:00etan harrera gunean bertan egotea. Pintza jaso behar bada, irten nahi den ordua baino ordu erdi bat lehenago harrera gunetik pasatzea nahikoa da.
Irteerak 2-3 minuturo emango dira (izen-emate kopuruaren arabera). Lehen irteera 9:30ean izango da eta azkena 12:00etan.
Helmuga 14:00etan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako. Helmugatik harrera gunera 1,7 km-ko distantzia egongo da, zintaz adierazita.
Garrantzitsua: harrera gunean SPORTident pintza deskargatu behar da, lasterketa amaitu ala ez amaitu. Derrigorrezkoa da harrera gunetik pasatzea eta pintza deskargatzea, antolakuntzak parte-hartzaile guztiak bueltatu direla ziurtatu dezan. Pintza deskargatuta, tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak ikusiko dituzue.
7.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK
IBILBIDEAK
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
- Beltza: 6,6 km. 340 m desnibel. 25 baliza.
- Gorria: 4,8 km. 260 m desnibel. 21 baliza.
- Laranja: 3,7 km. 200 m desnibel. 17 baliza.
- Horia: 2,2 km. 80 m desnibel. 14 baliza.
Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: distantziak handitu daitezke, bikoiztu arte, hartutako ibilbidearen arabera.
Desnibelaren balioa ibilbide hoberena hartuz gero kalkulatutakoa da.
ESKALAK
- Beltza: 1:10.000. Urrunkidetasuna 5 m.
- Gorria: 1:10.000. Urrunkidetasuna 5 m.
- Laranja: 1:7.500. Urrunkidetasuna 5 m.
- Horia: 1:7.500. Urrunkidetasuna 5 m.
8.-IZEN-EMATEAK
Izen-ematea 2026/05/27an, asteazkena, 23:00etan amaituko da.
Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatzen da eta Eskola Mendi programaren barruan sartzen da. Beraz, seme-alabek 16 urte edo gutxiago badituzte eta gipuzkoarrak badira, eskolarteko bezala eman izena, bakarka nahiz familian parte hartuta ere.
Parte-hartzaile guztiek proban izena emanda egon behar dute, baita laguntzaile moduan bakarrik parte hartzen badute ere. Izena ematean pintza alokatzen bada, pintza harrera gunean jasoko da. Pintza galduz gero, 40 € ordaindu beharko dira.
Antolakuntzak iparrorratzak ditu maileguan uzteko, existentzian dagoen bitartean. Iparrorratza galduz gero, 10 € ordaindu beharko dira.
Derrigorrezkoa da Proba Asegurua kontratatzea (3 € parte-hartzaile bakoitzeko), federatuentzat izan ezik (FEDO lizentzia edo Mendiko lizentzia). Izena eman gabeko laguntzaileek asegurua eskatu beharko dute (FEDO edo EMFn federatuak izan ezik); ez dute pintzarik jasotzeko eskubiderik, baina mapa gehigarriak eskatu ahal izango dituzte.
Izen-ematearen aldaketak (pintza aldaketa, kategoria aldaketa, etabar.) proba baino lehen 1 € kobratuko dira eta egun bertan 3 €.
Antolakuntzak ez du bermatzen aurretik izena eman ez duten pertsonen parte-hartzea, eta parte-hartzaileen gehieneko kopurua gainditzen bada izen-ematea aurretik ixteko eskubidea gordetzen du.
Izen-ematea Deporticket bidez egingo da:
Izena eman9.-LAGUNTZAILEAK


10.- EMAITZAK
11.-ARGAZKIAK
www.gotorientazioa.org
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea