GOL 2026 Pagoeta
Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 3. proba apirilaren 11n, larunbatean, ospatuko da Aia herritik Olarteta mendira igotzen den maldan, Pagoetako parke naturalaren inguruan.
1.-EGITARAUA
Larunbata, apirilak 11
- 15:00 h Harrera gunea irekiko da Aiako Gozategi Plazan, SPORTident-ak jaso
- 15:15 h Probaren azalpentxoa
- 15:30 h Lehenengo irteerak
(Harrera gunetik Irteera gunera 20-25 minutu daude oinez)
- 17:30 h Azkenengo irteerak
- 19:30 h Helmuga itxiera
2.-INFORMAZIOA
Gipuzkoako Herri Orientazioko X. GOL Ligako (2026) 3. proba apirilaren 11n, larunbatean, ospatuko da Aia herritik Olarteta mendira igotzen den maldan, Pagoetako parke naturalaren inguruan.
Harrera, Aia herriko Gozategi Plazan izango da. Gozategi Enparantza Plaza
Proba, lau ibilbideetako bat betetzean datza, open horia, open laranja, open gorria edo open beltza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dute. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Nola jardun baldin eta:
Izena eman eta pintza alokairua eskatu badut:
- Zure pintza jaso harrera gunean
- Abiatu irteerara (20-25 min)
- IRTEERA kronometratua
Izena eman eta nire pintza badaukat:
- Abiatu irteerara zuzenean
- IRTEERA kronometratua
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta partaideen kontrol hobea egiteko asmoz.
Puntu guztietatik igaro dela ziurtatzeko parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan edo basean sartu beharko dute.
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
Hasera triangeluan izango da (hemen ez dago kontrol elektronikorik)
![]()
Bukaera bi borobilak puntuan (hemen FINISH kontrola egongo da).
![]()
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue harrera gunean. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak ikusiko dituzue.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da harrera gunetik pasatzea, antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
MATERIALA
Frogan parte hartu ahal izateko, iparrorratz bat eta SPORTident pintza elektroniko bat beharko dituzu. Iparrorratzik ez badaukazu, lasai ibili, harrera gunean, orientazio-iparrorratz batzuk egongo dira behar dituzteneei uzteko (kopuru mugatua dugu).
Froga honetan kronometraje sistema elektronikoa egongo da (SPORTident; Air sistema ere martxan egongo da); eta parte-hartzaileek Sportident pintzak alokatzeko aukera izango dute. Hartzeko garaian fiantza modura NAN-a utzi beharko dute eta bukatzerakoan bueltatuko zaie.
Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharko da (40 euro).
INGURUNEAREKIKO BEGIRUNEA
Proba Pagoetako Parke Naturalaren inguruan ospatuko da, larre eta basoz osaturiko orientazio eremu paregabean! Eremua ez dago babestua, parke naturalaren mugetatik kanpo dagoelako. Hala ere, ezinbestekoa izango da ingurunea errespetatzea, gure kirolaren lehentasunezko araua baita!
Txakurrarekin parte hartzen duenak, txakurra lotuta izan beharko du uneoro. Kontutan izan larrean animaliak egon daitezkeen ingurua dela!
Hesiak igarotzeko pasabideak errespetatu beharko dira eta hauek beti itxita egon behar dute!
ZERBITZUAK
Proba eremuan ez dira zerbitzu bereziak eskeiniko.
Komun publikoak Aiako frontoian egongo dira erabilgarri.
Dutxa publikoak Aiako kanpoko pistinetan egongo dira erabilgarri.
3.-KOKAPENA

4.-MAPA ETA TRAZATUAK
MAPA
Pagoeta inguruko mapa, Roberto Pascual “Paski”k egina da, 2015ean, IOF araudia jarraituz. 2015ean Ipar Ligako proba batean estreinatu genuen, eta 2022ean rogaine bat antolatu zen.
Lasterketako zonaldea batez ere larrez osaturikoa da, zati batzutan zuhaitz mota ezberdinetako basoekin. Sasi guneak eta hesiak eguneratu dira, bainan aldakorrak izan daitezke.
TRAZATUAK
Trazatuak GOTeko kide den Ainhoa Laffagek prestatu ditu.
Kontutan izan behar da malda haundiko gunea dela, eta baita bisibilitate haundikoa, beraz lasterketaren erritmo azkarra mantentzea ezinbestekoa izango da.
5.-IRTEERA ETA HELMUGA
Harrera gunetik, Aiako Gozategi Plazatik, irteera guneraino zintaz adieraziko da. 120 metroko desnibela eta 1 km-ko distantzia ibili beharko da irteera gunera (20-25 min inguru), beraz ondo kalkulatu denborak, irteerak gehiegi atzeratu ez daitezen! Adi ibili 17:30etan itxiko baitira irteerak, garaiz ibili!
Irteteko, ez da beharrezkoa 15:30etan harrera gunean bertan egotea. Irten nahi den ordua baino minutu batzuk lehenago harreragunетik pasatzea nahikoa da, pintza jaso behar izanez gero (beti ere kontuan hartuta irteerara 25 min inguru daudela eta azken irteera 17:30tan emango dela).
Irteerak 2-3 minuturo emango dira (izen-emate kopuruaren arabera).
Helmuga 19:30tan itxiko da eta bueltatu egin beharko da ordu horretarako, nahiz eta ibilbidea ez bukatu, balizak jasotzen hasiko direlako.
Helmuga, irteera guneko bidean egongo da, beraz, Harrera gunera bide berdinetik bueltatu ahal izango da eta bertan SPORTident pintza deskargatu behar da, lasterketa amaitu ala ez amaitu.
Modu horretan, mendian inor ez dela geratu ziurtatuko dugu. Gogoratu Harrera gunetik pasa behar dela, pintza deskargatzera!!
6.-IBILBIDEAK ETA ESKALAK
Datu hauek zerbait alda daitezke proba egunean.
IBILBIDEAK
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ezarritako ordena dago.
- Beltza — 5,2 km 19 baliza desnibela 420 m
- Gorria — 4,5 km 17 baliza desnibela 330 m
- Laranja — 3,8 km 15 baliza desnibela 275 m
- Horia — 1,7 km 12 baliza desnibela 105 m
Distantziak lerro zuzenenan neurtzen dira: distantziak handitu daitezke, bikoiztu arte, hartutako ibilbidearen arabera.
Desnibelaren balioa ibilbide hoberena hartuz gero kalkulatutakoa da.
ESKALAK
- Beltza — 1:7.500 urrunkidetasuna 5 m
- Gorria — 1:7.500 urrunkidetasuna 5 m
- Laranja — 1:7.500 urrunkidetasuna 5 m
- Horia — 1:5.000 urrunkidetasuna 5 m
7.-IZEN EMATEA
Proba hau Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean antolatu da, eta Eskola Mendi programaren barruan sartuko da, beraz, zuen seme alabek 16 urte edo gutxiago baldin badituzte eta Gipuzkoarrak baldin badira, eskolarteko bezala eman izena, bakarka nahiz familian parte hartu.
Izen emateaIzen-emate epea, apirilaren 8ra arte egongo da irekita eta egun bereko gaueko 23:00tan itxiko da.
Mezua: PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK aurrez izena emanda egon behar dute proban, laguntzaileak barne!
Antolaketak ez du bermatuko parte hartzeko aukera, aldez aurretik izena eman ez dutenei.
Izen-ematearen aldaketak (pintza aldaketa, kategoria aldaketa, etabar.) proba baino lehen 1€ kobratuko dira eta egun bertan 3€.
8.-LAGUNTZAILEAK




GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea