INFORMAZIOA IRIMOGAINE 2017

Froga

  • Rogainea, denbora mugatuan bisitatu beharreko kontrol puntuen aukeraketa estrategian oinarritutako orientazio froga berezitasun bat da. Ibilbidea librea da, kontrol puntu bakoitzak puntu balorazio bat dauka eta partaide bakoitzaren helburua, ezarritako denboran, punturik gehien lortzean datza.

Berriak
 
Zuetako askok jakingo duzuen bezela, aurten mapa zabalagoak izango dira.
Baina berezitasun gehiago ere egongo da,  Irimogaineri xarma berezi bat emango diona. Zer ote? Izena ematea besterik ez duzue jakiteko

 

Kategoriak

  •  Open 3 ordu: 3 orduko iraupenarekin, modalitate honetan hastapena egiteko egokiena da. Mendi buelta bat emateko gai den edonork parte hartu dezake eta balizak bilatuz gozatu.

  • Open 4 ordu: Denbora muga 4 ordukoa izango da. Frogaren garapena mapa eremu zabalago batean izango da, desnibel gehiagorekin eta zenbait baliza aurkitzeko zailtasun tekniko handiagoarekin.

  • Gogora ezazue norberak ahal edo nahi duen erritmoan aurrera egiten duela; partaide bakoitzak bere helburu eta ibilbideak ezartzen ditu. Ez dago ibilbide aurrezarririk.

  • Gizonezko zein emakumezko kategoriak egongo dira bi modalitateetan.

  • Izen ematea bakarkakoa da, baina behin mapa edukita bikoteka, taldeka … joatea posible izango duzue.
    (informazio gehiago ==> clickatu hemen)

  • Aurtengo edizioan  adin txikiekin parte hartzen duten helduek “equipo familiar” bezela izen emateko aukera izango dute
    (informazio gehiago ==> clickatu hemen)

 

Garapena

  • Kontrol puntuetatik orden librean pasatzeko lasterketa. Kontrol puntuen deskribapena egongo da; honek baliza/kontrolaren kokapenari buruzko informazio zehatzagoa emango digu: Open 3ordukoan idatzizko testua izango da. 4 ordukoan orientazio kodea erabiliko da.

  • Pasaera kontrola egiteko SPORTident sistema erabiliko da. SPORTident sistemak partaide bakoitzak berarekin daraman pendrive baten itxurako txartel antzeko bat erabiliz funtzionatzen du. Kirol jarduerak irauten duen bitartean, SPORTident txartelak ibilbidean zehar dauden kontrol puntuen (SPORTident oinarriak) zenbakizko kodeak eta pasaera denborak gordetzen ditu.

  • Baliza guztiak hartu nahi duenak, 35 “pikada” baino gehiago duen SI txartel bat beharko du. SI-8 ak adibidez 33ntzako memoria dauka.
  • Gogoratu: SPORTident txartelak alokatzea posible izango da. Izen emate galdetegian zehaztu beharko duzue. Txartela eskuratzeko NANa edo 50€ eskatuko dira fidantzan. Galdu edo puskatuezkero fiantza galdu edo 50€ ordinduko dira.

 

Zigorra

  •  Froga bukatzeko denbora muga 4 ordukoa da Open 4H-an eta 3 ordukoa open 3H -an. Denbora hau gainditzen bada atzerapen zigorrak ezarriko dira:

    · 00:00 minututik 05:00 minutura, minutu bakoitzeko 2 puntu galduko dira.

    · 05:01 minututik 10:00 minutura, minutu bakoitzeko 3 puntu galduko dira.

    · 10:01 minututik 15:00 minutura, minutu bakoitzeko 4 puntu galduko dira.

    · 15:01 minututik aurrera, puntu guztiak galduko dira.

reloj

 

Izen ematea

  • Izena emateko “Izen ematea” estekan dagoen galdetegia bete.

  • Epe muga:  Irailaren 26a, 23:00tan, edo partehartzaileen gehienezko kopurura iritsi arte.

    Partehartzaileen gehienezko kopurua: 350

 

 

Materiala

  • Sakeleko telefonoa, segurtasun arrazoiengatik. Froga egunean partaide bakoitzak bere zenbakia jakinarazi beharko dio antolakuntzari.

  • Erlojua (garrantitsua)

  • Ibili beharreko gainazalerako oinetako aproposen erabilera gomendatzen da: treking zapatilak, mendi botak…

  • Praka luzeen erabilpena gomendatzen da.

  • Bastoien laguntza erabilgarria liteke.

  • Derrigorrezkoa da ura gainean eramatea (1 litro gutxienez) eta jakiren bat ere.

  • Markatzaile iraunkorra.

 

Aparkalekua

 

Oharrak (Garrantzitsua)

  • Frogaren jardunean zehar guztiz debekatuta egongo da ateak irekitzea, langak jauziz igarotzea eta itxitako lursail pribatuetatik igarotzea. Zainduta egongo da; arau honen hautsierak frogatik deskalifikatua izatea dakar.

  • Inguruan dabilen ganadu kopuruaren ondorioz, txakurrekin parte hartu nahi duten partaideek lotuta eraman beharko dituzte une oro.

  • Frogaren punturen batetan posible da tarte motzen bat errepidetik egin behar izatea, horiek mapan azalduko dira . Errepidea ez da trafikoari moztuta egongo beraz, zirkulazio arauak jarraitu beharko dira.

  • Ezingo da inolako GPS gailurik erabili frogan zehar.