INFORMAZIOA IRIMOGAINE 2016
Froga
-
Rogainea, denbora mugatuan bisitatu beharreko kontrol puntuen aukeraketa estrategian oinarritutako orientazio froga berezitasun bat da. Ibilbidea librea da, kontrol puntu bakoitzak puntu balorazio bat dauka eta partaide bakoitzaren helburua, ezarritako denboran, punturik gehien lortzean datza.
Kategoriak
-
Bi kategorien iraupena 3 ordukoa izango da.
-
Open Horia: modalitate honetan hastapena egiteko egokiena da.
-
Open Gorria: Frogaren garapena mapa eremu zabalago batean izango da, desnibel gehiagorekin eta zenbait baliza aurkitzeko zailtasun tekniko handiagoarekin.
-
Gogora ezazue norberak ahal edo nahi duen erritmoan aurrera egiten duela; partaide bakoitzak bere helburu eta ibilbideak ezartzen ditu. Ez dago ibilbide aurrezarririk.
-
Gizonezko zein emakumezko kategoriak egongo dira bi modalitateetan.
-
Izen ematea bakarkakoa da, baina behin mapa edukita bikoteka, taldeka, familiaka… joatea posible izango duzue.
Garapena
-
Kontrol puntuetatik orden librean pasatzeko lasterketa. Kontrol puntuen deskribapena egongo da; honek baliza/kontrolaren kokapenari buruzko informazio zehatzagoa emango digu: Open Horian idatzizko testua izango da. Gorrian orientazio kodea erabiliko da.
-
Pasaera kontrola egiteko SPORTident sistema erabiliko da. SPORTident sistemak partaide bakoitzak berarekin daraman pendrive baten itxurako txartel antzeko bat erabiliz funtzionatzen du. Kirol jarduerak irauten duen bitartean, SPORTident txartelak ibilbidean zehar dauden kontrol puntuen (SPORTident oinarriak) zenbakizko kodeak eta pasaera denborak gordetzen ditu.
-
Gogoratu: SPORTident txartelak alokatzea posible izango da. Izen emate galdetegian zehaztu beharko duzue. Txartela eskuratzeko NANa edo 30€ eskatuko dira fidantzan.
Zigorra
-
Froga bukatzeko denbora muga 3 ordukoa da Open gorrian eta 2 ordukoa open horian. Denbora hau gainditzen bada atzerapen zigorrak ezarriko dira:
· 00:00 minututik 05:00 minutura, minutu bakoitzeko 2 puntu galduko dira.
· 05:01 minututik 10:00 minutura, minutu bakoitzeko 3 puntu galduko dira.
· 10:01 minututik 15:00 minutura, minutu bakoitzeko 4 puntu galduko dira.
· 15:01 minututik aurrera, puntu guztiak galduko dira.
Izen ematea
-
Izena emateko “Izen ematea” estekan dagoen galdetegia bete.
-
Epe muga Urriaren 10a, 23:59tan.
Materiala
-
Sakeleko telefonoa, segurtasun arrazoiengatik. Froga egunean partaide bakoitzak bere zenbakia jakinarazi beharko dio antolakuntzari.
-
URA: gomendatzen da ura gainean eramatea, nahiz eta ibilbidean zehar iturriak egon. Jakiren bat eramatea gomedatzen dugu ere. Ez dago ano posturik hemagararte. Iturriak X urdin batekin agertzen dira mapan.
-
Mapa horian 3 iturri daude, bat irteera gunean.
-
Mapa gorrian 5 iturri daude, bat irteera gunean.
-
-
Erlojua (garrantitsua)
-
Ibili beharreko gainazalerako oinetako aproposen erabilera gomendatzen da: treking zapatilak, mendi botak…
-
Praka luzeen erabilpena gomendatzen da.
-
Bastoien laguntza erabilgarria liteke.
-
Partaide bakoitzak baloratu beharko du ea janaria edo/eta edaria garraiatzen duen.
-
Markatzaile iraunkorra.
Aparkalekua
-
Lehiaketa gunearen ondoan aparkalekua, Santa Barbaran (Urretxu).
-
Ikusi “Kokapena” atala.
Ostatua
-
Lehiaketa gunearen ondoko aparkalekuan froga aurreko gaua pasatzeko aukera egongo da furgoneta edo autokarabanekin.
-
Komun publikoak zabalik egongo dira gauean zehar.
-
Santa Barbara aterpetxetik ondorengo eskaintzak luzatzen dizkigute bertan ostatua hartu nahi duten parte hartzaile eta lagunentzako. Erreserba zuzenean beraiekin egin behar da, Irimogaine frogan parte hartu behar duzuela aipatuz:
-
Ohea…………………..11€
-
Ohea + Gosaria………13€
-
Mantenu erdia…………27€
-
Oharrak (Garrantzitsua)
-
Frogaren jardunean zehar guztiz debekatuta egongo da ateak irekitzea, langak jauziz igarotzea eta itxitako lursail pribatuetatik igarotzea. Zainduta egongo da; arau honen hautsierak frogatik deskalifikatua izatea dakar.
-
Inguruan dabilen ganadu kopuruaren ondorioz, txakurrekin parte hartu nahi duten partaideek lotuta eraman beharko dituzte une oro.
-
Frogaren punturen batetan posible da tarte motzen bat errepidetik egin behar izatea. Errepidea ez da trafikoari moztuta egongo beraz, zirkulazio arauak jarraitu beharko dira.
-
Ezingo da inolako GPS gailurik erabili frogan zehar.