INFORMAZIOA OTZAURTE

Gipuzkoa 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiko 4. proba Zegaman – Otzaurten ospatuko da, zehazki, Otzaurte-Beunda-Txurruko Puntako eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Beundan kokatuko da.
 
AZKEN ORDUKO ALBISTEAK

  • Bihar Otzaurtetik – Beundarako hormigoizko pistan aparkatuko da. Beraz. Ez da onartzen autokarabanarik Otzaurtetik gora, eta kotxea partekatzea lehentasunezkoa da. Parte hartzaile batzuk hormigoizko bidean gora distantzia bat egin beharko dute, tokiaren arabera.
  • Ibilbide horian. Bukle edo eraztun bat dago, beraz baliza berdina 2 aldiz pikatu beharko da ibilbidea egoki egiteko.
  • Biharko mapak 1/7500 eskalakoak dira
 
INGURUAREKIKO ERRESPETUA
Orientazio proba Aizkorriko Parke Naturalean ospatuko da, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den eremuan. Horretaz gain, ohikoa da eremuan ganadua ibiltzea. Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.
 
 
IZEN EMATEA
Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 350 parte hartzailetara mugatuko da (laguntzaileak barne). Izen emate epea apirilak 11a osteguna, gaueko 22.00 an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik). 
 
Oharrak:
Parte hartzaile guztiek eman behar dute izena, nahiz eta laguntzaile moduan joan.
Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik lehendik izena eman ez dutenei.
 
 
ZERBITZUAK
Inguru naturalean antolatuko den proba izanik, ez da zerbitzu berezirik eskeiniko.

 

IBILBIDEAK
 

Gorria———— 5,1 Km   18 baliza   220 m. desnibel

Laranja——— 3,9 Km   15 baliza   195 m. desnibel

Horia————- 3,2 Km   17 baliza   140 m. desnibel


 
MAPA
Otzaurteko mapa Chema Mediavilla eta Tito García Crespok egin zuten 2018. urtean IOF arauak jarraikiz. Mapa aldapatsua da, eta orokorrean bertako basoak nahikoa garbiak dira (pagadiak). Bestalde, larre gune ugari ere badaude, bertatik erraz mugitu daitekeelarik. Maparen ezaugarrietako bat, bere aldakortasuna eta gunearen araberako xehetasun maila ezberdinak izatea da.
Mapak 1/7500 eskalakoak dira