INFORMAZIOA ZARAUTZ

Bere garaian proba hau bertan behera geratu zen eta oraingoan aukera izango dugu 2020an Tito García Crespo eta Chema Mediavilla Ruiz-ekkartografiatutako orientazio mapaz gozatzeko. Proba Zarauzko herriko eremuan burutuko da, erabat hiri-eremuan.

Probaren harrera gunea, Lege Zaharren Enparantzan egongo da (Udaletxearen aurrean), probako helmuga kokatua egongo den lekuan.

 

INGURUAREKIKO ERRESPETUA

Proba Zarautz herrian ospatuko da. Momentuoro zirkulazio arauak errespetatzea ezinbestekoa izango da. Era berean, parte-hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango gainontzeko oinezko zein ibilgailuekiko, eta gogoratu, ingurua errespetatzea dela orientazio kirolaren lehentasuna!

 

IZEN EMATEA
Izen emate epea azaroaren 18ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko. Gehienez 350 partaide.

 

IBILBIDEAK 

Gorria———— 6,9 Km (Aurreratua)   25 baliza    30 m. desnibela

Laranja———- 4,2 Km (Heldu hasi berriak)  19 baliza   30 m. desnibela

Horia————- 3 Km (Familia eta umeak)  19 baliza    10  m. desnibela

Betiko 3 ibilbide egingo dira eta partaide bakoitzak erabaki beharko du bere gaitasunetara hobeto egokitzen den ibilbidea:

  • Ibilbide Gorria: Kirola ezagutzen duten partaideentzat.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbideak ez ditu elementu linealak jarraitzen.
      • Zenbait momentuetan mapan kokatu eta birkokatzeko zailtasunak egon daitezke.
      • Maparen irakurketa zehatza beharrezkoa izan daiteke.
      • Ibilbide ezberdinak aukeratu daitezke.
  •  Ibilbide Laranja: Kirol honetan duela gutxi hasi direnentzako.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbidean zehar lagungarriak izan daitezkeen elementu lineal (bideak, hesiak, eta abar) dexente aurkituko ditugu.
      • Mapan kokatu eta birkokatzeko erreferentzia garbiak aurkitu daitezke.
      • Atake puntu errazak.
      • Balizak erraz topatu daitezkeen elementuetan daude.
      • Ibilbide ezberdinen aukeraketa txikia da.
  •  Ibilbide Horia: Familia, gazte edo orientazio frogarik egin ez dutenentzat.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbide gehiena bideetatik doa.
      • Balizak bidetik gertu daude.
      • Ez dago ibilbide ezberdinen aukeraketarik.

 

MAPA
Mapa, 2020an Jacinto García Crespo eta Chema Mediavilla Ruiz-ek eginikoa da. Proba, 1:5000 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan (A3 tamainuan), eta horia berriz 1:5000 eskalan baina A4 tamainuan. Ibilbidearen trazatzaileak Emilio Olaskoaga eta Aran Lertxundi izango dira.